Albisteak

2019 Urria 31

Baratze Parke Sareko Kalabaza lehiaketa: Ikaztegietako Baratze Parkea izan da irabazlea!

Gau Beltza jaia ospatzeko helburuarekin, udaberrian Sareko parkeetan kalabazak landatzeko erronka bota genien baratzekideei. Orain berriz, kuia ederrak jasotzeko garaia iritsi da!

Hamahiru izan dira lehiaketa honetan parte hartu duten baratzekideak, zortzi Baratze Parke ezberdinetakoak:  Ikaztegieta, Hernani, Ekogunea, Tolosa, Ordizia, Alegi, Villabona eta Errenteriakoa.

Lehian parte hartu duten kalabazak barietate eta forma ezberdinetakoak izan dira, batzuk luzeak, beste batzuk berriz borobilak. Horrexegatik kalabaza irabazlea zein den erabakitzeko pisua hartu da irizpide nagusi bezala.

Hauxe dira hiru  finalisten kalabazen xehetasunak:

  1. Jon Ipintzaren kalabaza borobila, Ikaztegietako Baratze Parkean egindakoa, 51,5 kg-ko pisua eta 194 cm-ko perimetroa lortu duena.

  1. Txarli Gesteiraren kalabaza luzea, Alegiako Baratze Parkean egindakoa, 27,1 kg eta 88 cm-ko luzera lortu duena.

  1. Fatima Nciriren kalabaza luzea, Hernaniko Sagastialdeko Baratze Parkean egindakoa, 21,5 kg eta 90 cm-ko luzera lortu duena.

Ondorioz, Karabeleko denda ekologikoan Baratze Parkerako materiala eta landare ekologikoa erosteko 450 €-ko saria Ikaztegietako Baratze Parkera joan da. Oparitxoa ere jasoko dute partaide guztiak Ekogunean.

Zorionak irabazleari eta baita Ikaztegietako Baratze Parke osoari ere. Eta eskerrik beroena Kalabaza Lehiaketan parte hartu duzuen kide guztiei!!

Tolosako Baratze Parkeko kalabaza.

Ordiziako eta Villabonako Baratze Parkeko kalabazak.

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkeko kalabaza.