Albisteak

2019 Iraila 04

Baratze Parkeetako lur analisien emaitzak eta gomendio berriak

Nekazaritza ekologikoan, baliabide garrantzitsuena lurra da. Beraz guk, baratzezaleok, lurra zaintzeko eta babesteko erantzukizuna dugu eta ondorioz, modu egokian ongarritu eta erabili behar ditugu lurrak. Ez bakarrik uzta ederrak jaso ahal izateko, etorkizunean beste batzuek ere lur biziez eta osasuntsuez baliatzeko aukera izan dezaten. Horrela eginez gero, herritarrentzako balorezko errekurtso bat izaten jarraituko dute Baratze Parkeek.

Kutxa Ekogunetik, Abelur-en laguntzarekin, Baratze Parke Sareko (BPS) parke guztietako lurren analisiak burutzen ditugu bi urtetik behin. Ondoren, lur analisi hauen emaitzak eta nekazaritza ekologikoak finkatutako arauak aintzat hartuta, Baratze Parke bakoitzean, dagozkion lur emankortasuna mantentzeko gomendio teknikoak ezartzen ditugu.

Baratze Parke bakoitzari dagozkion lur gomendioak topa ditzakezu BPS Sareko webguneko fitxetan: sartu HEMEN.