Albisteak

2014 Uztaila 07

Ekoguneko hezkuntza eskaintzak gero eta interes handiago pizten du

Interes honen lekuko dugu Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza graduko ikasleek Ekogune parkera egin duten bisita gidatua.

 

 

Bigarren mailako 7 ikasleren bisita izan dugu ekainaren 25ean. Kutxa Ekoguneak duen  “Eginez ikasi" metodologia aintzat hartzen duen gradua da eta graduko ikaskideen artean, enpresa bat sortzea eta dituzten amets eta ideiak proiektu bilakatzea dute helburu.

 
Ekogunea ezagutzeko egin diguten eskaerari pozik erantzun diogu. Ekogunea parkea, gure proiektuak eta azpiegiturak ezagutu dituzte. Batetik, gure Baratze Eskola eta Baratze Parke Sarea proiektua sakontasunean ezagutu dute eta oso harrituta eta interesatuak azaldu dira. Bestetik, Ekogunean gazteei zuzendutako hezkuntza eskaintza eta bertan burutzen diren lidergo ekimenak ezagutu dituzte. Hala nola, Ekoguneko Gazte Ekoliderrak ekimena eta Ekogunean dagoen Burutek izeneko gazte talde ekintzaileak  3D inprimagailu auto-erreplikableak  eginez burutzen duten lana.

Bisitaren bukaera aldera, Mondragon Unibertsitateko ikasleek ere, beraien proiektuak aurkeztu dizkigute. Beraz, ez da bisita soil bat izan. Izan ere, Mondragon Unibertsitateak eta Kutxa Ekoguneak elkarlanean jarduteko helburuarekin, hausnarketa aldia  ireki eta lehen pausuak eman ditugu.