Albisteak

2016 Urtarrila 14

Gabonetan 4.500 pertsona baino gehiago izan ditugu Haur Parkean

Haurrak material naturalekin jolastu eta ikasteko sortutako espazioa da Kutxa Ekoguneko Haur Parkea. Pedagogo talde batek garatu eta ikuskizun eta tailerrez osatutako eskaintza zabala dugu, kalitatezko aisia baitugu helmuga. Abenduak 19an ireki genuen eta Urtarrilak 10arte 4.500 pertsonatik gora etorri dira parkea ezagutzera.

Kutxa Ekoguneak Euskal Herri mailan erabat berritzailea den aisialdia aktiborako gune bat ireki du. 700 m2 baino gehiago zabaleran eta 7 m altuerako espazio berri bat egokitu ditu haurrak eta beraien familientzat, eta baita eskolentzat ere. Kalitatezko aisia-espazioa da eta bertan haurrak primeran pasatzeaz gain, energia, baratza, jasangarritasuna eta abar luzeari buruz ikasten du, jolas eta tailer berezien bitartez.

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea eskaintza berritzaile eta apurtzailea da, eduki eta formatan kalitatezkoa. Aitzindari gara haurrentzako espazioa arkitekturaren ikuspuntutik lantzen. Ikasi eta jolastearen arteko orekak, beste eskaintza batzuekin alderatuta, berezi egiten gaitu. Haur Parkeaz ikastetxeak ere goza dezakete, beraientzat espresuki sortu dugun egitarauaren bitartez: ibilbideak, tailerrak, otordu biologikoa...

Eguberri hauetan 4.518 bisitari izan ditugu. Horietatik 1.807 haurrak izan dira eta 2.711 heldu. Gure tailerretan 252 haurrek hartu dute parte.

Eta ostiral honetan berriz ere irekiko ditugu Haur Parkeko ateak. Ordutegiari dagokionez, ostirala eta festa bezpera guztietan arratsaldeko 16.00etatik 20.00etara eta larunbat eta jai egunetan goizeko 11.30etatik arratsaldeko 20.00etara izango da Haur Parkea irekita. Prezioa 6 eurotakoa da haur bakoitzeko eta jolasteko denbora mugarik gabea.

Aste buru honetan, urtarrilak 16 eta 17an, 12:30 eta 17:30tan Igelak izeneko tailerra dugu: Hegoaldeko zuhaitz igela Europako anfibio txikienetako bat da, baita zaratatsuenetako bat ere, bere ahoko zorro anplifikadoreak direla eta. Landareen artean kamuflatuta aurki daiteke, Igeldoko putzuan, zeinak izen hori baitauka, hain zuzen, XII. mendean horrelako igel asko zeudelako bertan. Tailerrean igeltxo hauei buruz ikasi eta egiten ikasiko ditugu.

Igandean, urtarrilak 17, arratsaldeko 16.30etan “Animaliekin komunikatzen” Itziar Urretabizkaia aktorearen ikuskizunaz gozatuko dugu.

Eta gure hurrengo data berezia, 2016ko urtarrilak 23a izango da, Donostia 2016aren inaugurazioarekin bat egingo dugu eta Haur Parkea tailer eta ikuskizun bereziz josita izango dugu ate irekiak jardunaldia ospatuz.