Albisteak

2015 Abendua 03

Gasteizko Euskararen Ginkanako finala gaur jokatu da

Lehiaketan 19 talde partehartzaile izan dira, hauen artean Gasteizko eskoletako hainbat ikasle daude.

Euskararen Ginkanako finalako partaideak.

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean jokatu da gaur Gasteizko Euskararen Ginkanako final handia, Nazioarteko Euskararen Eguna ospatzen den egun berean. Lehiaketa honen 1. edizio honetan 19 talde partehartzaile izan dira. Hauen artean Gasteizko eskoletako hainbat ikasle daude. Talde irabazlea Gasteizko Olabide ikastolako Andoayneko Fusya izan da eta 800 euroko bonoa irabazi du.

Hauek dira finala jokatu duten 4 taldeak:
 
ANDOAYNEKO FUSYAK (Olabide ikastola)
JOTAKE (Olabide ikastola)
RapEROAK (Armentia ikastola)
URDAIAZPIKOAREN ZURIA (Santa Maria Marianistas ikastetxea)

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!