Albisteak

2016 Otsaila 25

Hobekuntza lanak direla eta asteburu honetan Kutxa Ekoguneko Haur Parkea itxita egongo da

Abenduak 19an ireki genuenetik 13.400 pertsonatik gora etorri dira parkea ezagutzera eta erabiltzaileen artean jasotako inkestatan adierazi dizkiguten sujerentziak inplementatu nahian, parkea itxi dugu hobekuntza lanak direla eta.

Haur Parkeko lurra aldatzea hainbat hobekuntza lanetako bat da

Haurrak ura erateko iturriak, beraien burua mozorrotuta ikusteko ispilu batzuk, kabi handiaren erabilera berria, trepatzeko eskilarak, jostailu berriak eta hainbat hobekuntza egingo dira Kutxa Ekoguneko Haur Parkean egun hauetan. Aldaketa hauek gainera abenduan parkea ireki genuenetik iskesten bitartez jasotako iritzien emaitza dira, baina hauek egiteko parkea itxita mantenduko dugu otsailak 26, 27 eta 28ko asteburuan. Berriz ere irekiko dugu hurrengo ostiralean, martxoak 4.

Haurrak material naturalekin jolastu eta ikasteko sortutako espazioa da Kutxa Ekoguneko Haur Parkea. Pedagogo talde batek garatu eta ikuskizun eta tailerrez osatutako eskaintza zabala dugu, kalitatezko aisia baitugu helmuga. Euskal Herri mailan erabat berritzailea den aisialdia aktiborako gunea da. 700 m2 baino gehiago zabaleran eta 7 m altuerako espazio berria haurrak eta beraien familientzat, eta baita eskolentzat ere. Kalitatezko aisia-espazioa da eta bertan haurrak primeran pasatzeaz gain, energia, baratza, jasangarritasuna eta abar luzeari buruz ikasten du, jolas eta tailer berezien bitartez.

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea eskaintza berritzaile eta apurtzailea da, eduki eta formatan kalitatezkoa. Aitzindari gara haurrentzako espazioa arkitekturaren ikuspuntutik lantzen. Ikasi eta jolastearen arteko orekak, beste eskaintza batzuekin alderatuta, berezi egiten gaitu. Haur Parkeaz ikastetxeak ere goza dezakete, beraientzat espresuki sortu dugun egitarauaren bitartez: ibilbideak, tailerrak, otordu biologikoa...

Haur parkea ireki genuenetik abenduaren 19an 13.404 bisitari izan ditugu. Horietatik 7.529 haurrak izan dira eta 5.875 heldu. Eskerrik asko guztioi eta barkatu aste buru honetako eragozpenak.