Albisteak

2015 Urria 26

Kometak hegan! Kutxa Ekogunea parkean

Material berrerabilgarriekin egindako kometak jarri genituen hegan igande goizean Kutxa Ekogunea parkean. Kometak hegan! ordu beteko tailerraren bidez 20 haur zein gurasok etxean eta inguruan erraz aurki ditzakegun materialekin kometa polit bat nola egin ikasi zuten.

Gainera, haizearen zenbait sekretu kontatu genizkien eta honen laguntzarekin, tailerra amaitzean kometak hegan jarri ahal izan zituzten parte hartzaileek.

Goiz polita pasa genuen benetan!