Albisteak

2016 Otsaila 16

Kutxa Ekoguneak bat egiten du Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunarekin

BARATZA hitza euskalki eta hizkuntza desberdinetan nola esaten den adierazten badiguzue, gure Haur Parkerako 20 sarreren zozketan parte hartuko duzue, zozketa irabazle bakoitzarentzat bina sarrera.

Kultura aniztasuna eta hizkuntza aniztasuna sustatu asmoz, UNESCOk 1999an izendatua, Otsailak 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da

Euskal Herriko zein mundu mailako hizkuntza aniztasunaren aldeko ekarpen nagusiak  euskara indarberritu eta hizkuntza komuna bilakatzea eta euskararen lurraldean gaur egun hitz egiten diren beste 110 hizkuntzekiko jarrera baikorra adieraztea dira.

Ekoguneko Baratze Parkean hizkuntza aniztasuna balioan jartzeko, kontinente bakoitzeko hizkuntza batean BARATZA hitzaren sinonimoak jaso ditugu idatziz Topagunearen AUZOKO ekimenaren partaideen laguntzaz, guztion artean Pier Paul Bertzaiz-en kanta ederra osatuaz.

Baratze bat nahi dizüt egin
Amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.

 

6500 hizkuntzatik gora hitz egiten dira egun munduan eta munduko hizkuntzen aniztasunaz gozatzeko ondorengo proposamena dugu:  Ahal den hizkuntza gehienetan eta euskararen aldaera desberdinetan, BARATZA hitza nola esaten den jaso nahi dugu. 

    

Bidaliguzu zure hitza ekogunea@ekogunea.eus helbidera edo gure sare sozialen bitartez parte hartu lehiaketan. Kutxa Ekoguneko Haur Parkerako 20 sarrera zozketatuko ditugu partaideen artean, zozketa irabazle bakoitzarentzat bina sarrera. Zorte on eta gogoratu irabazleen zerrenda webgunean eta sare sozialetan argitaratuko dugula otsailaren 24an. Irabazleen sarrerak Haur Parkean bertan izango dituzue zuen izenenan.