Albisteak

2015 Azaroa 20

Kutxa Ekoguneko bide berria amaitzear

Abenduan Kutxa Ekoguneko parkearen bide berria amaituko dugu. Proiektu berri honi esker bisita guztiak, batez ere autobusez datozenak eta gure hornitzaileak, bulegotara eta abenduan irekiko dugun Haur Parkera iritsiko dira arazorik gabe.

Proiektuaren fase honetan ere, Ekogunea Parkeak BREEAM ziurtagiriaren eraikuntza jasangarriaren irizpideak betetzen ditu, presa iragazkitzaileak dituen areka berde bat eraiki du eta 2.396,85 m3  agregakin berrerabili ditu. Aldi berean, erregaien kontsumoa zenbatzen eta kontrolatzen jarraitzen dugu, gasolina eta diesela besteak beste, orain arte 5.558 litrotako kontsumoa izan dugu eta 759kg CO2-ren isuria, datu hauei esker konpromisoak beteaz.

Eraikuntza lanetan berrerabilitako agregakin zatia.

Areka berriaren presa iragazkitzailea.