Albisteak

2015 Azaroa 16

Pedagogia berdearen inguruko ikastaroa izan dugu asteburuan Kutxa Ekogunean

Pedagogia berdearen tailerraren une bat, Kutxa Ekogunea parkeko basoan.

Heike Freire pedagogo eta psikologo famatuaren eskutik Pedagogia berdearen inguruko ikastaroa izan genuen asteburuan Kutxa Ekogunea parkean eta asteburu polita eta aberasgarria pasa genuen benetan. Bertako baso, baratze eta zelaiak aprobetxatuz 23 parte hartzailek naturan heztearen onurak ezagutu genituen, eta baita natura espazioetan jolas librea nola sustatu eta lagundu ere.

Gainera, 8 haurrek parte hartu zuten tailerretan, bide batez ekiten ikasteko eta beraiekin gozatzeko aukera emanez.
 
Gehiagorako gogoekin geratu ginen!

Argazki bilduma