Albisteak

2017 Iraila 21

Zatozte Ekogunean egingo dugun sagar biltzera!

Dantzarako denbora ere izan zen iazko sagar bilketan.

Larunbat honetan egunpasa polita dugu Kutxa Ekogunea parkean, Lantxabe Aieteko Bizilagun elkartearekin batera sagar bilketa. Ekogunean bildutako sagarrak Donostiako Aiete auzoko Katxola baserrira eramango ditugu, eta urrian jarraituko dute sagardoa egiteko prozesuarekin, Katxolan baitago Munto baserri zaharreko tolarea.

Sagar bilketara etortzekoa bazara, komeni da eskularruak eta mendiko botak ekartzea. Ez da beharrezkoa izena ematea.

Familia zein lagunekin egiteko larunbaterako plan ederra!

Egitaraua
11:00-11:15 Ongietorria eta aurkezpena.
11:15-13:00 Sagar biltzea, trikitixarekin alaiturik.
13:00-14:00 Hamaiketako ekologikoa.