Baratze Parke Sarea

Baratze Parkea Sarea
 

Baratze Parke Sarea, Gipuzkoako baratze parke ekologikoen sarea da. Sarearen helburuak ondorengoak dira:

  • Ekologikoa eta autokontsumorako den baratzezaintza sustatzea eta hedatzea.
  • Gizatalde ezberdinen arteko elkarbizitza eta auzolana sustatzea.
  • Haur, gazte eta helduek lurrarekin harreman zuzena izatea.
  • Espazio berdeak zabaltzea eta aisialdi aktibo eta jasangarria bultzatzea.
  • Euskarentzat arnasguneak sortzea eta hizkuntza eta kultura aniztasuna balioan jartzea.
  • Tokiko eta garaiko produktu ekologikoen kontsumoa bultzatzea.
  • Nekazaritza kultura herriratzea eta landa eremuaren eta ingurune urbanoaren arteko distantzia txikitzea.

Baratze Parke Sarea herriz-herri

Gipuzkoako herri askotan ditugu baratzeak. Ezagutu bakoitza gertutik

Info gehiago

Baratze Eskola interpretazio gunea

Baratzezaintza ekologikoaren inguruko interpretazio-zentroa da Baratze Eskola

Info gehiago

Baratzezaintza aholkuak

Zure baratza modu ekologikoan osasuntsu mantentzeko jakin behar duzun guztia

Info gehiago

Furgobaratza zerbitzua

Sareko Baratze Parkeetan, aholkuak eta ditugun zalantzak argitzen dizkigu

Info gehiago
 

Albiste boletina

Harpidetu eta izan Baratze Parkea Sarearen berri