Udaberrilekuak eta Udalekuak

 

UDABERRILEKUAK
KUTXA EKOGUNEAN

Info gehiago

UDALEKUAK
AROTZ-ENEAN

Info gehiago

KIROL UDALEKUAK
AROTZ-ENEAN

Info gehiago

UDABERRILEKU IREKIAK KUTXA EKOGUNEAN
 

Kutxa-Ekogunean jada udaberria da eta esnatu gara lozorrotik! Aste Santu eta Pazkoa Asteko oporrak naturan igaro ditzazun egitarau bizi eta dibertigarria prestatu dugu. Egun bakoitzean udaberriarekin lotura duen gai batekin: erleak, garaiko fruta eta barazkia eta baratza udaberrian, altxor desberdinak... Lagun berriak ezagutuko dituzu eta oporraldi ezberdin bat biziko duzu.

Adina: 3-12 urte

Txandak:

  • 1. txanda: Apirilak 15-17
  • 2. txanda: Apirilak 23-26
  • 3. txanda: Apirilak 15-26

Prezioak eta ordutegia

Udaberrilekuak (3-12 urte)

Ordutegia

Orokorra

Murriztua

1. Txanda 3 egun (apirilak 15-17)

09:30-13:30

50,00 €

46,50 €

2. Txanda 4 egun (Apirilak 23-26)

09:30-13:30

60,00 €

55,80 €

PAKETE OSOA (apirilak 15-26)

09:30-13:30

95,00 €

 

Goizeko Zaintza 3 egun

08:30-09:29

12,00 €

11,16 €

Goizeko Zaintza 4 egun

08:30-09:30

15,00 €

13,95 €

Goizeko Zaintza 7 egun

08:30-09:30

25,00 €

 

Bazkaria 3 egun + eguerdiko zaintza

13:30-15:00

18,00 €

 

Bazkaria 4 egun + eguerdiko zaintza

13:30-15:00

24,00 €

 

Bazkaria 7 egun + eguerdiko zaintza

13:30-15:00

42,00 €

 

 

IZEN-EMATEA
2019ko otsailaren 25etik aurrera
Eman izena

Oharra: Kutxa Ekoguneko Udaleku eta Ludotekako izen-emate epea maiatzaren 6an irekiko da.

 

UDALEKUAK KUTXA AROTZ-ENEAN
 

Beste uda batzuetan bezala, Kutxa Arotz-Eneako instalazioak jartzen ditugu familien eskura. Bertan naturarekiko harremanetan oinarritutako jarduerak lagunarte ederrean egin ahal izango dituzte.

Ez galdu uda gogoangarriaz gozatzeko aukera!      

Adina: 8-12 urte (2007-2011 urte bitartean jaioak)   

Txandak     

6 eguneko txandak. Euskaraz egiten diren egonaldietan ezinbestekoa da hizkuntza menperatzea.

  • 1. txanda. Ekainaren 24tik 29ra (euskaraz).
  • 2. txanda. Uztailaren 1etik 6ra (euskaraz).
  • 3. txanda. Uztailaren 8tik 13ra (euskaraz).
  • 4. txanda. Uztailaren 15etik 20ra (euskaraz).
  • 5. txanda. Uztailaren 22tik 27ra (elebitan).
  • 6. txanda. Uztailaren 29tik abuztuaren 3ra (euskaraz).      

Prezioak:

  • Gaztedi: 186€
  • Orokorra: 209€

18 plaza %70ean hobarituta / Familia ugariak: %5eko deskontua

Lekua baieztatzea

  • Lekuak zozketa bidez esleituko dira, eta familiei izena emateko orrian adierazitako helbide elektronikoan eta telefonoan (SMS bidez) emango zaie horren berri, apirilaren 29tik aurrera. Data horretatik aurrera hamar egunetako epea izango da baja emateko edo aldaketa egiteko.
  • Maiatzaren 14tik aurrera libre geratuko diren tokiak eskaintzeko izen-emateko epe berria irekiko da, txandak bete arte; bigarren epe honetan izen-ematearen hurrenkeraren arabera baieztatuko dira lekuak, kasu horretan ere mezu elektroniko eta SMS mezuen bidez.
  • Lekua esleitu ondoren egingo da ordainketa, baieztapeneko mezuan adieraziko den moduan. Ekainaren 1etik aurrera, baja emanez gero %80 soilik itzuliko dugu (salbuespena: gaixotasunagatik edo beste arrazoi garrantzitsu batengatik).

Egitaraua
Kutxa Arotz-Enea Larraungo haranean dago (Nafarroan) eta aisialdirako aukera ugari eskaintzen ditu, hala kokapen eta inguruneagatik nola lan-taldearengatik. Horri guztiari esker, paregabeko tokia da naturaz gozatu eta haren sekretuak bertatik bertara ezagutzeko. Lagun berriak egiteaz gain, ingurumenaz gozatzen eta errespetatzen ikasiko dute...

Horretarako, hamaika jarduera egingo dira Arotz-Enea eta inguruetan. Lagunartean gozatzeko programa bete-betea: txangoak bizikletan Plazaolako bide berdetik, txangoak basora, mendi-ibilaldiak, tailerrak, gynkana, ukenduak egitea, muztio-txotx, Etxarriko sekretuak, igerilekua, gau magikoak, amaierako jaia…

Oharrak

  • Garraioa autobusean: irteerak eta itzulerak Donostiatik eta Bilbotik. Beste leku batzuetatik irteteko aukera (gutxienez 35 laguneko taldea).
  • % 70eko hobaridun 18 leku eskainiko dira. Leku horiek eskuratu nahi dituztenek, baieztapeneko mezuan adierazitako moduan egin beharko dute eskaera. Kontsultatu HEMEN bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
  • Familia ugariei %5eko beherapena aplikatuko zaie (Familia ugariaren titulua bidali behar dute arotz-enea@kutxa.eus helbidera, baieztapeneko mezua jaso ondorengo hamar egunetan, haurraren izen-abizenak adieraziz).
  • Informazio gehiago: arotz-enea@kutxa.eus.
  • Kutxak jardueraren ezaugarriak aldatzeko edota jarduerak bertan behera uzteko eskubidea izango du, gutxieneko parte-hartzaileen kopurua ez bada betetzen.

UDALEKUETAKO BLOGA
Udalekuak dirauen bitartean blog bat prestatuko dugu, eta bertan zuen seme-alaben eguneroko jarduna ezagutu ahal izango duzue. Gogoan izan, zuen seme-alabak blogaren argazkietan agertu ahal izateko, esleitutako plazaren ordainketa egiteko unean horretarako dagoen botoia aktibatu behar duzuela.

IZEN-EMATEA
2019ko martxoaren 1etik apirilaren 1era. Izen-ematea amaitu da
(Maiatzaren 14an libre gera daitezkeen plazak eskaintzeko bigarren izen-ematea irekiko da)

KIROL UDALEKUAK KUTXA AROTZ-ENEAN
 

Astebeteko egonaldia lagunartean kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko euskaraz, paregabeko ingurunean. Jolasen bitartez triatloia ezagutzeko jarduerak egingo dira (igeriketa, bizikleta eta oinezko lasterketak) Hektor Llanosekin batera. Arratsaldetan, aldiz, aisialdirako unea izango da eta txangoak eta ekintzak burutuko ditugu ingurunea probestuz:  basoa, igerilekuko jolasak, dantza, marrazketa… Esperientzia bikaina eta ahaztezina.

Udalekuen helburu nagusia lagunartea sortzea da. Adin guztiei eta forma fisiko guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, guztiek egin ahal izateko. Kirolaria ez denak ere badu tokia udaleku hauetan.

Azken egunean ikasitakoa praktikan jartzeko unea izango da, eta triatloi proba bat ospatuko da, kategorien araberakoa. Lehendabizikoa izango da askorentzat. Beraz, zirkuitu osoan zehar gidatu eta lagunduko diegu.                                             

Oharrak

  • Garraioa: norbere kasa txirrinda eraman behar baita.   
  • Familia ugariei, %7ko beherapena aplikatuko zaie Hirukide elkartekoak badira eta %5ekoa beste kasuetan (Familia ugariaren titulua eta dagokionean Hirukide txartela bidali behar dute arotz-enea@kutxa.eus helbidera, baieztapeneko mezua jaso ondorengo hamar egunetan, haurraren izen-abizenak adieraziz).
  • Informazio gehiago: arotz-enea@kutxa.eus.
  • Kutxak jardueraren ezaugarriak aldatzeko edota jarduerak bertan behera uzteko eskubidea izango du, gutxieneko parte-hartzaileen kopurua ez bada betetzen.   

Adina: 7-14 urte

7.txanda: Abuztuak 5etik 10era (euskaraz).

Prezioak:

  • Gaztedi: 214€
  • Orokorra: 238€

                                                                                                                                                                                                                                                     
UDALEKUETAKO BLOGA
Udalekuak dirauen bitartean blog bat prestatuko dugu, eta bertan zuen seme-alaben eguneroko jarduna ezagutu ahal izango duzue. Gogoan izan, zuen seme-alabak blogaren argazkietan agertu ahal izateko, esleitutako plazaren ordainketa egiteko unean horretarako dagoen botoia aktibatu behar duzuela.

IZEN-EMATEA
2019ko martxoaren 1etik aurrera
Eman izena