Haurrentzako liburuak

Kutxa Ekoguneko Haur Parkean liburu eskaintza zabala dugu eta zuen eskura jartzen ditugu hauen izenburuak eskuratu nahi badituzue ere:

EUSKARA

  IZENBURUA ADINA LABURPENA
5 hartz jostari 2 urtetik aurrera 5 hartz jostari pozik, hor daude etxean: -Jai bat egin dezagun guztion artean!
Animalien bizitza 4 urtetik aurrera Hainbat animalia nola elikatzen diren, nola mugitzen dire, nola ugaltzen diren eta elkarrekin nola bizi diren.
Arbola eskuzabala 8-10 urte Bazen behin arbola bat mutiko bat maite zuena, eta mutikoak haren hostoak biltzen zituen haiekin koroak egite eta basoko errege bihurtzeko.
Arrosa eta leuna 6-8 urte Lorategi batean itxirik bizi dira elefante-kume emeak. Paskualina da haietako bat, baina, besteek ez bezala, ez du lortzen bere azala arrosa eta leuna izatea. Aitak eta amak, etsiturik, itxura hori izatera behartzen ez dutenean, Paskualina askatasuna zer den ohartuko da, eta berdintasunerako bidea irekiko die bere lagunei.
Aurretik ondoren 2 urtetik aurrera Ilustrazioak grafikoak dira, argiak, garbiak, paleta aberats batez margotuak. Istorioaren linealtasun ezak liburuan murgiltzera gonbidatzen du irakurlea, hurrenkera jakinik gabe orri-pasa ibiltzera, baina liburuaren bukaerak hasieratik berrirakurtzeko gogoa pizten du, denborari pasatzen utziz.
Bai ausarta dela igela 6-8 urte Kalitate artistikoa eta bizitzako oinarrizko gaiak uztartzen ditu: maitasuna, adiskidetasuna, beldurra, heriotza, auto-estimua, integrazioa… Euria hasi du, goian-behean. Ibaiak gainezka egin du eta uholdearen erdian bakar bakarrik gelditu dira Igela, Ahatea, Txerria eta Erbia. Norbaiten laguntza behar eta Igelak bere ausardia erakutsiko du ordua, bere bizia arriskatuz adiskideak salbatzearren.
Basoak badu sekretu bat 0-6 urte Iparraldeko basoetan itsaso usaina dago, zuhaitzak altxorren gordeleku dira, lainoek misterioak ezkutatzen dituzte, haizeek mezuak daramatzate eta animaliak sekretu liluragarrien jabe dira. Urtxintxa maitemindu egin da baina Muxarrak, Hartzak, Hontzak eta Otsoak bere amodioa ulertuko ez dutenaren beldur, sekretupean dauka.
Basoan barrena 6-8 urte Basoan barrena" albumeko protagonista Txanogorritxorekin identifikatzen da inplizituki: aita ez dago etxean, amak gaixorik dagoen amonari opil bat eramatea eskatzen dio eta, ipuin klasikoko neskak bezala, bide laburraren eta bide luzearen artean aukeratu behar du bere helburura iristeko. Kontakizun hau guztiz irudimentsua da eta umeen fantasia, beldurra eta kezkak erakusten ditu.
Besarkada 0-3 urte Besarkada poesiaren eta artearen bidez, samurtasunaren eta fintasun kromatikoaren artean, gorputzen eta arimen arteko batasunari jarritako kantua da. Haragizko besarkadan nola, bat egiten dute mundu sinbolikoak eta fisikoak, intuiziozkoak eta poetikoak. Bidaia bat biltzearen eta askatzearen artean. Bizitzaren eta heriotzaren arteko kulunkan.
Bi txori 4 urtetik aurrera "Baziren behin bi txori…" Horrela hasten da kontsumismoari eta konpetentziari buruzko ipuin bitxi eta xume hau. Hitzik gabe irakurtzeko eta umorez jositako kontakizun adimentsua.
Biziaren historia 8 urtetik aurrera Gure historia aspaldi-aspaldi hasi zen. Ez zegoen ezer orduan: ez Lurra, ez Eguzkia, ez Unibertsoa. Bat-batean, orain dela 13,7 mila milioi urte, leherketa izugarria izan zen. Unibertsoa sortu zen… Martxan ginen! Askoz geroago, Lur planeta txikian, bakterio ñimiñoak azaldu ziren, itsasoko animaliak eta gero lehorrekoak, narrastiak, landareak, ugaztunak... eta zu zeu!
Brrrr - Neguko liburua 0-6 urte Elurrak ura estaltzen duenean eta zuhaitzak biluzik gelditzen direnean, den-dena aldatzen da, baita untxia ere! Zoaz untxiaren atzetik negu zurian barrena, eta ikusi zer egiten duten animaliek hotzetik eta elurretatik babesteko.

Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa

6-8 urte Edonori gerta dakioke, baina egun hartan satortxoa bere zulotik irten eta norbaitek zerbait egin zion buru gainera
Egun haizetsua 6-8 urte Badakizu zerk astintzen dituen zuhaitzak eta zerk dantzarazten dituen lurreko hostoak? Egin dezagun ibilaldi bat egun haizetsu honetan.
Eguraldia 3-6 urte Istorio baten moduan kontatzeko liburua, eta dokumental baten moduan ikustekoa.
Eguzki eta haizea

6-8 urte

Esoporen alegian oinarritzen da liburu ilustratu hau. Eguzkia eta haizearen arteko eztabaida ezagunean: bietan zein da indartsuago?
Ekilorea 6-8 urte Hazi txiki bat landatu du Margotek eta ekilore eder bihurtu da. Handik denbora batera, ordea, lorea zimeldu egin da eta Margot triste jarri da. Hala ere, Margotek izango du berriro ere pozik egoteko arrazoirik udaberria iristen denean.
Elefantearen semea 6-8 urte "Ondo jakin eta ulertu behar duzue, ene maiteok, krokodiloak, tira eta tira, sudurra tronpa bihurtu ziola, gaur egungo elefanteek daukatenaren antzekoa".
Erlauntza 3-6 urte Istorio baten moduan kontatzeko liburua, eta dokumental baten moduan ikusteko.
Erleen liburu biziduna 8-10 urte Erleak hazten, hegan eta dantzan ikusiko dituzu. Gurpiltxoak jiratuz jolasten. Ikusiz gozatzeko liburu bikaina.
Ez da ahotsik behar 0-6 urte Animalia guztiek dute bere ahotsa. Ahotsarekin maitasuna adieraz diezaiokete elkarri eta gauza politak esan. Txakurrak zaunka egiten du, katuak miau, oiloak kakara, behiak marru, ardiak marraka, zaldiak irrintzi, otsoak ulu… Bakoitzak berea. Baina animalia guztiek ikasi dute ez dela ahotsik behar norbait maite duzula adierazteko.
Ezetz asmatu zenbat maite zaitudan 0-6 urte Haurrekin goxo egotean sortzen dira liburu honen izenburuaren antzeko komentarioak. Tonu gozoan arituko zaizkigu hizketan eta jolasean erbi handia eta erbi txikia zenbat maite duten elkar azaldu bitartean. Irudiak, garbiak eta erakargarriak, primeran egokitzen dira kontakizunera. Norbaitekin ikusten joateko liburua da hau, seguru giro goxoa eta magikoa sortuko dela.
Frederick 6-8 urte Frederic, zergatik ez duzu lanik egiten? Galdetu zioten. Lanean ari naiz erantzun zuen. Eguzki printzak biltzen ari naiz, neguko egun hotz eta ilunetarako. Sagutxo guztiak saiatzen ziren, negurako hazkurria biltzen. Guztiak Frederic izan ezik, berak koloreak eta eguzki printzak biltzen baitzituen.
Gauzak aurkitzeko nire lehen liburua 2 urtetik aurrera Kartoizko liburu polit honetan hamaika gauza daude bilatzeko eta ikusteko: animaliak, objektuak, munstroak, garraiobideak, robotak… Jolasteko liburu aproposa haur txikientzat.
Goazen!   Tira, goazen dendara sagar batzuk erostera! Horretarako, lorategi bat gurutzatu behar da. Lorategi hori, ordea, ez da nolanahikoa. Arretaz begiratuz gero, baso sorgindua dela ohartuko zara. 
Han Gan-en zaldi magikoa 0-6 urte Han Ganen zaldi magikoa gerraren aurkako kondaira bat da. Han Gan margolaria benetan existitu zen. Txinan bizi izan zen, duela mila eta berrehun urte baino gehiago. Haurra zenean, Han Ganen zaletasunik handiena marraztea zen. Zaldiak marraztea zuen gogoko beste ezeren gainetik eta bizi itxura ematen saiatzen zen beti.
Handitzen naizenean txakurra izan nahi dut 6-8 urte Zerbait egiteko baimenaren, gaitasunaren eta nahiaren artean dauden ezberdintasunak erakustea. 
Haritza bizileku 8-10 urte Begiratu haritz eder honi: sustraietatik adarrik garaienetaraino eraikin baten modukoa da, eta, solairu bakoitzean, bertako bizilagunak ezagutuko ditugu
Hartu eta eman 2 urtetik aurrera Kontrajarriak diren ekintzak ezagutzea.
Hartza eta tximeleta sarea 0-6 urte Bildumagileek tximeletak ehizatu eta lastoztatzeko erabiltzen duten objektua, kasu honetan, tximeletak salbatzeko erabiliko du liburuaren protagonista. Basoan bizi den hartza, onberatasun hutsez ariko da salbamendu lanetan, inolako ordainik itxaron gabe. Hala ere, jasoko duen ordaina tximeleten laguntza eta adiskidetasuna izango da. Laguntasun bitxi eta eder bati buruzko liburua duzu Hartza eta tximeleta sarea.
Hatzekin jolasteko liburua 0-3 urte Sartu hatzak zulotxoetan eta begiratu! Animaliak bizi-bizirik agertuko dira: Hara! Igela euliak harrapatzen ari da!
Hegaztiak 0-6 urte Hegaztiak dena du ederra: hegan egiteko modua, lumak, arrautza, habia.
Hiriko animaliak 6-8 urte Gabon zaharra da eta Rikardo galdu egin da. Eskerrak gogoratzen dituen hirian dauden animaliak, bere lagunak: postetxeko lehoiak, geltokiko arranoa, merkatuko loroa, iturriko ahateak… Haiek lagunduko diote orientatzen.
Ibaia bizileku 8-10 urte Begiratu ibai eder eta garbi honi, begiratu bertako arrain, landare, intsektu eta hegaztiei. Oso egokia da liburu hau natura maite duten guztientzat eta haren sekretuak ezagutu nahi dituztenentzat. Ibaia uraren bidea da. Ibaia eta bere ingurua bizilekua ere bada animalia eta landareentzat. Haltzak, makalak, kanaberak, amuarrainak, ahateak, igarabak,burruntziak... Bizia dario ibaiari eta bere inguruari. Zabal ezazu liburua eta begiratu ongi urezko ispilu ibiltariari.
Igela beldurrez dago 6-8 urte Igelak ez du mamuetan sinesten, eta bere lagun Ahateak eta Txerriak ere ez, baina egun batean, gauaren isilean, hots arraroak aditzen hasi dira. Denak elkarrekin sartu dira Txerriaren ohean, elkar animatzeko, eta hurrengo goizean… a zer sustoa hartuko duen Erbiak!
Igela eta arrotza 6-8 urte Arrotz bat iritsi da basora eta Igelaren lagunek susmo txarrak dituzte. Beren ustez, Arratoia zikina eta lapurra da, baina Igela ez dago hain seguru: ezagutu egin nahiko du Arratoia, eta adiskide bihurtuko dira biak. Basoko gainerakoek begi txarrez begiratzen diote oraindik Arratoiari, baina honek larritasunetik salbatzen dituenean aldatuko dute iritzia.
Igeritz 0-6 urte Batasunak indarra dakar, eta arrain txikia ez da beti handiaren beldur. Izuen gainditzea eta aniztasunaren balioa erakusten duen klasikoa, margo aberastasun handiz apaindua.
Ikusi makusi baserrian 0-6 urte Ikusi-makusi, zer ikusi? Zer da baserrian ikusiko duguna? Ahate izutua, azeri txitazalea, perretxiko-biltzaile kapusaiduna. Asmakizun eta jolas, irudi eta solas: denetik pixka bat baduzu.
Ilargia 0-6 urte

"Ilargian kulunkantari" bilduma. Errimadun eta erritmodun marrazkien bidezko ikus-poema errezitagarria. Ilargiak eta eguzkiak, hain urrunak eta hain hurbilak, zerutik bertatik kartoizko orrialde hauetara doazen bertsoak eta neurtitzak ehuntzen dituzte.

Ingurumarian 5-8 urte Mundua bezalaxe irekitzen den liburua. Orrialde jostagarriak dituen narrazio grafikoa.
Katua banintz 0-6 urte Katua banintz proposamen dibertigarri bat da, jolas modua emana, eta aukera eskaintzen du besteen errealitatearen kontzientzia hartzeko (bizipenak, emozioak, beharrak, etab.) horiek hobeki ulertzeko helburuz betiere. Jar zaitez nire lekuan esaten dugu besteek errazago uler ditzaten gure erabakiak eta jarrerak. Zalantzarik gabe, besteak ezagutzeko modurik honena haren larruan jartzea da.
Kika yoga egiten 6 urtetik aurrera Yoga, Indian sortutako antzinako jarduera, mundu osoko milioika pertsonak praktikatzen du gaur egun. Kika txikiak eta bere lagun Yazouk 14 yoga-jarrera irakatsiko dizkizute, eguneko edozein unetan praktikatzeko erraz-errazak.
Koloreak 3-7 urte Polita da, magikoa: koloreen mundua da! Haurrek koloreen mundu liluragarrian murgildu, eta koloreei buruzko sekretu guztiak ezagutuko dituzte. Jolasteko, begiratzeko, nahasteko, deskubritzeko eta batez ere, ondo pasatzeko liburu bikaina.
Koloretako munstroa 2-7 urte Koloretako munstroak ez daki zer gertatzen zaion. Emozioekin nahasi da, eta nahaspila hori konpondu behar du orain. Alaitasuna, tristura, amorrua, beldurra eta lasaitasuna ordenatzeko gai izango al da?
Lagunak 0-6 urte Lagunak liburuko munstro txikiek oso gogoko dute jolastea eta barre egitea. Baina, aspertzen hasi orduko, elkarri zirikatzen hasten dira, eta borroka egiten amaitzen dute. Zorionez, berehalaxe adiskidetzen dira eta berriz ere hasten dira jolasean poz-pozik.
Larrea bizileku 8-10 urte Begiratu ikusmiran galtzen den zelai honi: ematen ez badu ere animaliaz bete-beterik dago.
Liburu bat 3-7 urte Ikusmira handia duten haurrei zuzendutako liburu interaktibo sinple bezain geniala. Liburuaren lehenengo orrialdean biribil hori bat azaltzen da fondo zuriaren gainean. Haurrak hatzarekin ukitu eta zer gertatzen den ikusteko, orrialdea pasatzeko gonbitea jasoko du. Hurrengo orrialdeetan koloreetako biribil gehiago azalduko dira; lekuz aldatuko dira, lerroan jarri, handitu eta liburutik ateratzeko zorian ere egongo dira momentu batzuetan. Irakurtzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko liburu magikoa.
Lorategi bizia 6-8 urte Egun batean, jakin-min handiko haur batek abandonatutako burdinbide bat esploratzea erabaki du. Bertan hilzorian dauden landare batzuk topatu ondoren, lorezain bihurtu, eta haiek zaintzen hasten da. Poliki-poliki, herriko biztanleek mutikoaren urratsak jarraituko dituzte eta lorategia mugarik gabe hedatuz joango da hiri osoan zehar, hiri gris eta tristea zena, leku berde eta atsegina bihurtu arte.
Marikanta eta inurriak 0-6 urte Marikanta txitxarrak negualdi zoragarria izango du inurritegi batean: inurriei abesten irakatsiko die, eta kanta xume baina alai bat ere asmatuko du, inurriek Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa bat irabazi dezaten. Baina inurriak, nonbait, ez dira kantagintzarako jaio...
Munduko etxerik altuena 6-8 urte Ipuin bat beste ipuin baten barruan.
Nire ahate txikia 0-6 urte Ahate txikiak mariorratz batekin egin du topo, eta igel batekin, eta arrain batekin, eta anai-arrebekin batera ezkutaketan jolastu da, lo-kuluxka bat egiteko ordua iritsi arte. Bilduma honetako liburuak %100 birziklagarria den paperarekin eta tinta ekologikoekin eginak daude.
Nire sekretuen zuhaitza 6-8 urte Nire neure lorategian, sakon-sakonean, bada zuhaitz handi bat. Eta zuhaitz horretan, nire sekretu guztiak".
Nola hazten dira loreak? 4 urtetik aurrera Marrazki ederrez hornitutako leihatiladun liburua.
Non zaude barraskilo? 0-6 urte Mendi hartan, eguzkia eta euria joan eta etorri zebiltzan egunero. Barraskilo ezin zen eguzkira atera eta euriaren zain gelditzen zen etxean. Sugandilak, aldiz, gaixo jartzen zen busti ezkero. Zail dute bi animaliek elkarrekin egotea, baina bien irmotasunari esker batu ahalko dira, laguntasunak gidatzen dituen ahaleginetan gertatu ohi den moduan.
Nor da zomorro hau? 0-6 urte Aurre irakurleei zuzenduta dagoen azal gogorreko ipuin atsegin honetan fauna ñimiñoa bizi da, eta irakurlea bera ere pertsonaia bilakatzen da. Liburu honetan sormena, jolasa eta umorea ageri dira.
Ozeanoa 3-7 urte Pop-up liburu ikusgarri honek itsasoak eta ozeanoak zeharkatzeko gonbita luzatzen digu. Sorpresaz beteriko bidaia batean murgildu, eta ozeanoak gordetzen dituen hainbat eta hainbat altxor deskubrituz. Abenturaz gozatzeko aukera emateaz gain, izadiaren edertasuna goresten eta babesten erakusten duen liburu ederra.
Piztiak bizi diren lekuak 0-6 urte "Gau batez otso-larrua jantzi zuen Maxek eta Hainbat gaiztakeria egin zituen". Bere gelan zigortua dagoelarik izugarrizko bidaia hasiko da, piztiak bizi diren lekura iritsi arte.
Saba eta landare magikoa   "Goizero bezala, eguna argitu zuenean, Abisiniako ahuntz basatiak hanka egin eta mendira alde egin zuen. Ez galdetu zergatik, baina goiz hartan, Sabak, anaiaren begiradapetik ihes egin, eta ahuntzaren atzetik joatea erabaki zuen…" Kafearen deskubrimenduari buruzko kondaira eder batean oinarritutako kondaira bikaina. 
Pozik 0-6 urte Mundua sortzen garen unetik, sentimenduak ditugu. Batzuetan ateginak, bestetan gogaikarriak.Liburu honetan murgildu ahala, arraintxek jkin-mina izatetik triste izatera eramango gaituzte, baita ausart, lotsati, harro, haserre eta azkenik zoriontsu izatera ere.
Printze txikia 10-12 urte Printze txikiaren obra helduen eta haurren adimenaren arteko ezberdintasuna aztertzen duen metafora da. Heldutasunerako bidean, inguratzen gaituen mundua ezagutzeko eta heldua izateak duen erantzukizuna jasateko, ez ditugu alde batera utzi behar haurtzaroko hainbat ezaugarri: irudimena, sormen ahalmena, eskuzabaltasuna... Beste hainbat gai ere lantzen ditu: adiskidetasuna, denboraren izaera, gauza txikien balioa, harrokeriaren kritika, bakardadea, autoritatea...
Tanta baten istorioa 0-6 urte "Gizakien barru-barruan, arnasa sortzen den lekuan tanta ikusezin bat dago. Inork ez du ikusten, baina hantxe dago". Bizitzaren eta arimaren misterio handiari buruzko album poetikoa eta samurra. Leuntasunez idatzitako eta ilustratutako kontakizun hunkigarria.
Ura 4 urtetik aurrera Jakintza: Elurra egiten du basamortuan? Zenbat ur eraman dezake hodei batek? Zergatik ez dute arrainek burbuilarik egiten arnasa hartzen dutenean? Nola edaten dute enarek? Zergatik esaten dute lurra planeta urdina dela? Urik ba al dago beste planeta batzuetan? Nola sortzen dira izozmendiak?
Zeta elefantea 6-8 urte Anabelle sagu zuri bat zen, baina ez gainerako sagu zuriak bezalakoa. Anabelle desberdina zen, ez baitzuen saguen lagun izan ahi, elefante baten adiskide baizik. Horixe, elefante baten laguna, eta ez beste inorena.
365 Igarkizun   365 Igarkizun
Axa, mixa, zilarra 9-12 urte Igarkizunak, ipuinak, kantak, hitz-jokoak, aho-korapiloak, jolasak eta beste hainbat bitxikeria. Liburu hau euskaraz jolas egiteko liburua da. Zabal ezazu edozein orrialdetan eta zeuk igarriko diozu irakurtzeko baino gehiago jolasean egiteko liburu bat duzula eskuetan.
Mintzo naiz isilik... 9-12 urte … mintzo naiz isilik aho asko irekirik; entzuten nauzu begitik, mintzo nauzu zeure eskutik
Burua galdu zuen jirafa 5-8 urte Burua galdu du jirafak. Zer egingo du orain? Leontzio lehoi magoak lagundu nahiko dio, lepo luzearen amaieran buru berri bat ipiniz, baina ez da oso mago abila, eta hanka sartuko du, behin eta berriz.
Munduko adiskiderik onena 4 urtetik gora Gaur goizean, goizero bezala, Benantxi asko poztu da Ximon ikusi duenean. “Ximon, munduko adiskiderik onena zara!”
Baina Ximon kezkatuta dago.
“Benantxi,  gauza  bat  esan  behar  dizut...  Nire  gurasoek  etxez aldatu behar dute, eta nik beste eskola batera joan behar dut.”
Artaldea 5 urtetik aurrera Ardi bat izatea oso erraza da. Oinez ibili, jan, lo egin, ibili, jan, lo egin... Baina zer gertatzen da ardi batek ez badu eskuliburu jarraitzen? Hau ardi beltza bat bihurtzen da!

 

GAZTELERAZ

  IZENBURUA ADINA LABURPENA
¿Dos ojos? 2 urtetik aurrera Un libro lleno de recortes y colores vivos, en el que se despliega la historia como por arte de magia.
¿Qué hace falta? 6-8 urte Las cosas más sencillas y que más desapercibidas pasan atesoran la esencia y la belleza del mundo que nos rodea. Un clásico contemporáneo con la elegancia de la geometría, la fragancia de la poesía y la originalidad creativa.
Araña Maraña 0-4 urte Una historia que relata al pequeño lector la necesidad de aventurarse para conseguir lo que se quiere, pero descubriéndole al mismo tiempo las ventajas del entorno conocido. Una combinación de ilustraciones en acuarela llenas de color y unos textos sencillos acercan al lector esta reflexión de forma amena y clara.
Edelmira hormiga 0-5 urte La emotiva historia de una pequeña hormiga que se ve forzada a salir de su comunidad por no resultar lo suficientemente eficaz. La búsqueda de un nuevo hogar, un nuevo entorno de acogida, la ayuda de los demás, son, entre otros, algunos puntos clave de este cuento. Se ponen en relieve, si bien de forma matizada, las relaciones entre los diferentes seres vivos, entre otros la aceptación en la comunidad, la solidaridad, la confianza y el reconocimiento.
Erizo rollizo 0-6 urte Son historias cortas con moraleja para que los niños extraigan sus propias conclusiones. A través de personajes entrañables, con todas sus cualidades y defectos, que forman una gran familia, se plantean temas, entre otros, el pesimismo, la incapacidad de afrontar los problemas o la generosidad.
Historias de ratones 6-8 urte No existe nada más agradable que dormirnos con un cuento, y si además son como los siete que cuenta Papá Ratón, ¡mucho mejor! Siete historias que harán las delicias de siete ratoncillos y, con toda seguridad, de todos los niños y niñas. 
La historia del lirón 3 urtetik aurrera El pequeño lirón no puede quedarse dormido ¡Es que no está ni un poquito cansado! Los demás animalitos intentan ayudarle a conciliar el sueño,  enseñándole sus trucos para dormir. ¡Pero el pequeño lirón sigue completamente despierto! Hasta que…
Por cuatro esquinitas de nada 6 urtetik aurrera Cuadradito quiere entrar junto con sus amigos los ‘Redonditos’ en la casa grande pero, como la puerta es redonda, no puede pasar. Entonces, los ‘Redonditos’ hablan entre ellos para tratar de encontrar una solución y conseguir que Cuadradito pueda entrar en la casa grande. Primero le piden que sea él quien cambie para adaptarse a la puerta. Por fin, después de algunos intentos, llegan a la conclusión de que para que Cuadradito pueda entrar, lo que hay que cambiar es la puerta.
Sombras 0-6 urte Un desván oscuro. La luz de una bombilla. Una niña muy imaginativa. Suzy Lee usa estos simples elementos para crear una representación visual que capta perfectamente la alegría del juego creativo y celebra el poder de la imaginación. Con una impresionante simplicidad, las ilustraciones, en solo dos tonos de color, presentan una aventura de principio a fin con un click de una bombilla un final irónico y suspendido.
Soy un artista 0-6 urte El libro perfecto para todos aquellos niños que disfrutan haciendo arte.
Un, dos, tres. ¡Donde caben dos, caben tres! 4-5 urte Este álbum ilustrado es un libro de números, de dibujos, pero también es un libro para contar, un cuento para dormir, una fábula de cómo vivir juntos. Un álbum para jugar y descubrir. Una auténtica preciosidad.
El árbol de la escuela 6-8 urte Pedro va a un colegio que tiene un árbol muy fino en el patio. Nadie repara en él. Gracias al cariño que le da la planta crece, se hace frondosa y permite el juego y disfrute de otros niños. Asombrados, unos botánicos estudian el caso y concluyen que es de una especie única. Al salirle una semilla los pequeños se reúnen en asamblea y deciden darla a un colegio que no tenga árboles. Cuando se planta, surge un nuevo árbol (también muy delgado) y... Una historia circular donde autor e ilustrador han conseguido, de forma sencilla y tierna, que el lector sienta la naturaleza como algo vivo que hay que cuidar entre todos.
       

 

INGELESEZ

  IZENBURUA ADINA LABURPENA
All the water in the world 9-11 urte A lively and inspiring poem weaves togheter facts about water and the need for water conservation.
Follow the line 3-5 urte Each scene contains questions designed to get children counting, thinking and observating. Young counters will enjoy following the very same line all the way through the book, from front to back.