Haurrentzako tailerrak

Kutxa Ekoguneko Haur Parkean haurren irudimena lantzeko hainbat tailer prestatu ditugu. Ikusi tailer guztiak.

* Tailerrak egin ahal izateko beharrezkoa da gutxienez 4 haurrek izena ematea.

ERLEA ETA LOREAK - Urriak 7-8 / Urriak 21-22

Polinizazioari esker, landareak ugaldu egiten dira, eta udaberriro hauen edertasunaz gozatzeko aukera edukitzen dugu. Erleek prozesu honetan zein parte-hartze daukaten jakin nahi al duzute? Jostailu eder bat sortuko dugu horretarako!

Ordua: 12:30 / 17:30 Adina: 3-12 urte Prezioa: 4€

Izenemateak: haurparkea@ekogunea.eus

SATORREN BIDEXKA - Urriak 14-15 / Urriak 28-29

Satorra gure inguruko mendi eta baratzetan lur azpian bizi den animalia ugaztuna da eta saguekin nahasten den arren, satorra beste talde batekoa da. Haragijalea da eta lur azpian bizi da, dozenaka metro izan ditzaketen galerietan. Bere galerietan oinarrituz, joko dibertigarri bat sortuko dugu!

Ordua: 12:30 / 17:30 Adina: 3-12 urte Prezioa: 4€

Izenemateak: haurparkea@ekogunea.eus

SAGAR KUTXA - Azaroak 4-5 / Azaroak 18-19

Naturak bere izkutalekuak ditu. Sagarrak eta beste zenbait frutek adibidez bere barnean jasotzen dituzte haziak txoriek ez jateko. Tailer honen bidez, haurrek fruta bakoitzak ekartzen dituen onurak ikasiko dituzte, bere sekretuean zaindari izanen den sagrada sortzen duten aldi berean.

Guk gure gauzak jasotzeko, sagar kutxa egingo dugu. Oso erraza izango da eta edozeinek bere etxean edo kalean aurkitutako materialekin egingo dugu.

Ordua: 12:30 / 17:30 Adina: 3-12 urte Prezioa: 4€

Izenemateak: haurparkea@ekogunea.eus

GAZTELUAK - Azaroak 11-12 / Azaroak 25-26

Zenbat aldiz entzun ditugu gazteluetako, zaldunen, pintzesen eta dragoien historioak?

Gaur guk gure gaztelua eraikiko dugu, bere izen eta historioarekin. Tailer honen bitartez, haurrek Erdi aroko historio bat  ezagutuko dute errealitate aumentatuko ipuin baten kontaketarekin batera.

Ordua: 12:30 / 17:30 Adina: 3-12 urte Prezioa: 4€

Izenemateak: haurparkea@ekogunea.eus

EKOGUNEKO BELDARRA - Abenduak 2-3 / Abenduak 16-17

Haurrak tximeletak ezagutzen dituzte, baina ezagutzen dituzte tximeletak bihurtu baina lehenago zer diren? Beldar baten transformazioa ikusi (bideoan) eta gero bere gorputza ezagutzera goaz.

Ordua: 12:30 / 17:30 Adina: 3-12 urte Prezioa: 4€

Izenemateak: haurparkea@ekogunea.eus

XILOFONOA BEIRAZKO POTOEKIN - Abenduak 9-10 / Abenduak 23, 27 eta 30

Uneoro daukagu musika gure inguruan, naturak ere musika egiten du (haizeak zuhaitzak mugitzean, harri tartetik erreka jaistean, ur jauziak lurrarekin topo egitean ...), animaliek ere soinu eta kantuak erabiltzen dituzte. Gizakiok soinuak eta musika egiteko tresnak asmatu izan ditugu eta egunero asmatu dezakegu musika tresna berri bat. Musika tresnak eraikitzeko baliabide eta era berriak asmatu ditzazkegu baita ere. Mundua oso anitza denez, lurralde ezberdinetako jendeak kantu eta erritmo ezberdinak egiteko tresnak sortu izan dira, horrela kultura ezberdinei izaera emanaz. Gaurkoan, etxean hondakintzat ditugun materialak berrerabiliz sortuko ditugu musika tresnak.

Ordua: 12:30 / 17:30 Adina: 3-12 urte Prezioa: 4€

Izenemateak: haurparkea@ekogunea.eus

DONOSTIKO DANBORRA - Urtarrilak 6-7 / Urtarrilak 20-21

Donosti eguna badator eta denon artean ospatzeko ordua iritsi da. Baino ba al dakizue abestiaren letra? Goazen arbelan idaztera eta bakoitzak bere danborrarekin jotzea.

Ordua: 12:30 / 17:30 Adina: 3-12 urte Prezioa: 4€

Izenemateak: haurparkea@ekogunea.eus

ESPAZIONTZIA - Urtarrilak 13-14 / Urtarrilak 27-28

Espazio-ontzian bidaiatuko dugu gaur. Ezagutzen duzue eguzki sistema osatzen duten planeten izenak? Denon artean errepasatuko ditugu gure espazio ontzia egin baino lehenago.

Ordua: 12:30 / 17:30 Adina: 3-12 urte Prezioa: 4€

Izenemateak: haurparkea@ekogunea.eus

ANIMALIAK - Otsailak 3-4 / Otsailak 17-18

 

Ordua: 12:30 / 17:30 Adina: 3-12 urte Prezioa: 4€

Izenemateak: haurparkea@ekogunea.eus

ERLEA - Otsailak 10-11 / Otsailak 24-25

Gaur Ekiren lagunak ezagutuko ditugu parkean, bakoitzak berea egingo du, haren bizitza nolakoa den ezagutuz.

Ordua: 12:30 / 17:30 Adina: 3-12 urte Prezioa: 4€

Izenemateak: haurparkea@ekogunea.eus

LANDARE IRRIFARTSUA - Martxoak 3-4 / Martxoak 17-18

Ze material erabiltzen dugu etxolak egiteko? Egurra nondik lortu dezakegu? Zuhaitz hauek hazteko zer landatu beharko dugu lurrean? Eta non egoten dira haziak? Fruituak fruitu izan aurretik zer dira? LOREAK. Asko gustatzen zaizkigu loreak eta gainera oso garrantzitsuak dira!

Ordua: 12:30 / 17:30 Adina: 3-12 urte Prezioa: 4€

Izenemateak: haurparkea@ekogunea.eus

TXORIEN JANTOKIA - Martxoak 10-11 / Martxoak 24-25

Txoriak sakonago ezagutuko ditugu eta beraintzako txoko bat egin gure etxeko balkoiean ipintzeko.

Ordua: 12:30 / 17:30 Adina: 3-12 urte Prezioa: 4€

Izenemateak: haurparkea@ekogunea.eus

HAZI BONBAK - Martxoak 31-Apirilak 1 / Apirilak 14-15

Tailerrean lurrezko, buztinezko eta hazizko bolak prestatuko dira eta, horrela, lurrak leheneratzeko, basoak sortzeko eta giroak hobetzeko hainbat lekutan botako dira.

Ordua: 12:30 / 17:30 Adina: 3-12 urte Prezioa: 4€

Izenemateak: haurparkea@ekogunea.eus

MINGAINA LUZATZEN DUEN MUSKERRA - Apirilak 7-8 / Apirilak 21-22

Ba al dakizute zerbait eguzkitan ikusten ditugun muskerretaz? Hare gehiago... zer dakizute beraien elikaduraz? Tailer honen bidez, beraien mingain luzearen funtzioa zein den ikasiko dugu!

Ordua: 12:30 / 17:30 Adina: 3-12 urte Prezioa: 4€

Izenemateak: haurparkea@ekogunea.eus