Urtebetetze festak

Osatu 12 laguneko taldea eta etorri Ekoguneko Haur parkera zure eguna ospatzera!

Zatoz Ekoguneko Haur parkera zure urtebetetzea ospatzera!

  • Lagunei emateko gonbidapena bidaliko dizugu etxean inprimatu eta lagunen artean banatzeko!
  • Zure festan askari ekologiko eta bertako goxoa jan eta primeran pasako duzu.
  • Haur parkean jolasteko eguneko sarrera mugagabea izango duzu.
  • Festan zuekin hezitzaile bat izango da (ordubetez) denon artean ospatzeko.

Osatu 12 laguneko taldea eta etorri Ekoguneko Haur parkera zure eguna ospatzera!

Prezioa:

Ostiraletan: 12€ haur bakoitza
Larunbata, igande eta jai egun berezietan: 13€ haur bakoitza

Erletxoak: 6,50€ bakoitza

Oharrak:

Ordainketa Haur parkera iristean eta festako gelara igo aurretik egin beharko da ordainketa bakarrean.

  • Gutxieneko taldea 12 haur
  • Festa ospatzen ari den gelan (12 haurretik gorako taldeetan eta 4 urtetik gorako adina dutenak) gehienez bi guraso egon ahal izango dira aldi berean.
  • Urtebetetze festak gehienez ordu bat eta laurdeneko iraupena izango du.
  • Konfirmatutako haur kopurua baino gutxiago etorriz gero ordainketa egitean adostutako haur kopuruari dagokion zenbatekoa kobratuko da (6 edo 6,50€ (egunaren arabera) haur bakoitzeko eta ez 12 edo 13€ (egunaren arabera) haur parkera sartu ez direlako).
  • Azken momentuan festa ospatzen den gelara haur gehiago igotzen badira, hauetako bakoitzeko 12 edo 13€ (egunaren arabera) ordaindu beharko da, nahiz eta janari gehigarrik ez izan.
  • Urtebetetze festa ospatuko den asteko asteazkena 15:00etan da erreserba aldatzeko azken eguna, beraz asteazkena 15:00etatik aurrera ezin da inor batu festara (Asteazkenetik aurrera haur bat ez datorrela esateko deitzen bada 6 edo 6,50€ ordaindu beharko da).

 

Haurrak urtebetetze festan dauden bitartean gurasoek ikastaro bat egin nahi duzue? Kontsulta ezazu gure kartarako ikastaro zerrenda zabala