Hezkuntza programa 2019-2020. Jarduera gehigarriak

Kutxa Ekoguneko egun pasa amaitzeko, Haur Parkearen ordez egin ahal diren jarduera gehigarriak ditugu, taldeka egin ahal direnak, Kutxa Ekoguneko parkean bertan eta hezitzaile batek gidatuta.

ESPLORATZAILEAK

  • Maila: HHtik LH2ra
  • Zailtasuna: erraza
  • Deskribapena: ikasle taldeei Baratza eskolako txoko ezberdinen irudiak emango zaizkie, txoko bakoitzera bertaratzean beste txoko bateko irudia izango dute. Zirkuitu dibertigarri azkar eta dinamiko bat osatuz, amaieran sorpresa eta guzti!

EKOGINKANA

  • Maila: LH2tik LH6ra
  • Zailtasuna: ertaina
  • Deskribapena: Ginkana hau naturaren erdian burutzen da, ikasleek mapa baten laguntzaz natur elementu ezberdinak topatu beharko dituzte parkean zehar irudiz lagundutako zerrenda batetik. Ginkana honekin, gertuko zuhaitzak identifikatzen ikasiko dute, mapekin orientatuko dira eta talde lana bultzatzen da. 

EKOGUNEKO MISTERIOA

  • Maila: LH4tik gora
  • Zailtasuna: handia
  • Deskribapena: Armand David eta Mari, 1920ean Ekoguneko bizidunak aztertzen ari ziren ikertzaile bikotea zen. Esperimentu batean eztanda handi bat gertatu zen eta Mariren azala guztiz erre zen. Armand David-ek sendabelarrak erabiliz Mari salbatu nahi izan zuen, baina zerbait ikaragarria gertatu zen. Testuinguru honetan ikasleek misterio hau argitu beharko dute pistak jarraituz.