Kontutan izateko informazioa Kutxa Arotz-Enea egonaldian

  • Hasiera batean, ikastetxe bakoitzak egindako eskaera guztietatik bat onartuko da maila edo ziklo bakoitzeko, eta lekua dagoen heinean, gainerakoak onartuko dira. Kutxa Arotz-enean eskaintzen den hezkuntza-proiektua hobeto landu ahal izateko, Lehen Hezkuntzako 2. ziklotik aurrerako taldeek eta bi egun baino gehiagoko egonaldiek lehentasuna izango dute.
  • Nahitaezkoa izango da irakasleak taldearekin batera egotea bai Zentruko egonaldian zehar, bai egiten diren joan-etorri guztietan.
  • Taldeak lehenengo eguneko 10:00etatik aurrera iritsiko dira Ingurumen Eskolara, eta azken eguneko 15:00etan handik abiatuko dira.
  • Zenbatekoetan barne hartzen dira: mantenu osoa, langile espezializatuen gidaritza pedagogikoa eta lanerako materiala. Irakasle arduradunen egonaldia doakoa da.