Haur Hezkuntza (HH) Tailerrak

Artoterapia eta hegaztiak ezagutu

Artoa, hain gurea den produktu hau, aspaldian Amerikatik ekarri genuen eta Kutxa Ekogunean ditugun oiloei asko atsegin zaie. Oilo hauek ordea ez dira betiko oilo gorriak, Kutxa Ekoguneko oilategia kolore guztietako 5 oilo arrazez osatua dago: oilo marradunak, beltzak, zilarkarak… guztiak aske daude Kutxa Ekogunean eta asko atsegin zaie ikasleen konpainia.

Prestatuko al diegu artoa gure oiloek gaur gauean afaldu dezaten?

Kutxa Ekoguneko tailer arrakastatsu hau, guztiz berritu dugu, eremu eta oilo berriekin. Animalienganako hurbilketa, enpatia eta norberaren autokontrola lantzeko tailer ezin hobea da ikasleentzat. Horrez gain, artoa ardatz hartuta, euskal hitzekin jolas egingo dugu. 

Ikastetxean lantzeko materiala:

  • Aurretik: Mokoa.
  • Ondoren: Artoterapia gailua eraiki.

Txispi artoa. Kris kris eta pum!

Txispi arto landaketa erraldoi eta aspergarri batean bizi den arto landare bat da. Egun batean aspertu eta Ekoguneko baratza ekologiko batera joan da, zer ikusi ote du Txispik bertan? Ikasleek Txispiren munduan, baratzaren munduan, barneratuko dira, barazkiak ezagutu eta baratzan lanean arituko dira: lurraren prestaketa, ongarriztapena, landaketa, ureztapena…

Baratza mundua zuzenean ikusi, lurrarekin harremana izan, barazkiak identifikatzen ikasi. landare usaintsuak ezagutu eta baratzegintzaren mundu zabaletik ikasteko tailer dinamiko eta praktikoa.

Ikastetxean lantzeko materiala:

  • Aurretik: Txispi artoaren bideoa.
  • Ondoren: Baratzeko gure lagunak.

Mila bizidun ditu Kutxa Ekoguneak

Kutxa Ekogunean sekula baino bizidun gehiago ditu, ezagutuko al ditugu guztiak? Nolakoa da bakoitza? Nola komunikatzen dira elkarrekin?

Tailer honetan, intsektuak gure “txupopteroekin” aztertuko ditugu, putzuan hegaztiekin egongo gara eta untxien hizkuntzan komunikatzen ikasiko dugu.

Ikastetxean lantzeko materiala:

  • Aurretik: Egin zure untxien ipuina.

Euskararen Ginkana

Katu euskaldun batek MIAU egiten duenean, katu egiptiar eta txinatarrek ulertzen ote diote? Zenbat hitz ezkutatzen ditu itsasoak? Nola mugituko gara, tirriki-tarraka, zist-zast…? Nola egiten du oilar batek? Eta behi batek?

Euskara aitzakiatzat hartuta, gure Haur Parkean burutzen den ginkana azkar eta dibertigarria da, ikasleek hitzak ezagutu eta beraiekin jolastuko dira.

Ikastetxean lantzeko materiala:

  • Aurretik: Hizkuntzak asmatzen.
  • Ondoren: Euskararen lorea.

Abeletxeko bisita

Goxo-goxo etxekotzen ari garen animaliak ditugu abeletxean. Nolako da untxitegi bat? Zer jaten dute gure terreña behiek? Zenbat euskal oilo arraza ditugu? Nolakoak dira ahateen arrautzak?

Ordu eta erdiko bisita gidatu bat abeletxe barruan, non, ikasleak bisitariak izango diren eta abereren artean mugituko diren belardi eta sagarrondoetatik barrena, beraien bizileku, jantoki eta bizimoduak ezagutzen.

Ikastetxean lantzeko materiala:

  • Ondoren: Zer ikusi duzu abeletxean?