Lehen Hezkuntza (LH) Tailerrak: 1. zikloa

Baratzezainak gara

Lurzoruak ezaugarri ezberdinez jositako geruzez osatua dago, ezagutzen al ditugu guztiak? Zein lurzoru duzue ikastetxearen azpian? Tailer honekin lurzoruaren garrantzia eta berau kudeatzeko metodoak ikasiko dituzte, baratzaren oinarriak barneratuz eta bertakoaren kontsumoaren garrantzia ikasiz… eta noski, eskuak zikinduz!

Ikastetxean lantzeko materiala:

  • Aurretik: Txispi artoaren bideoa eta Zenbat ur gordetzen dute bizidunek?
  • Ondoren: Baratzeko lagunak eta ni, Txispiren lagun berriak

Eko-arkitektoak egun batez

Gizakiak azalez inguratuta gaude. Gure azala, arropa, etxebizitza, gizarte, ingurumena… beste bizidunek ere hainbeste azal al dituzte? Ba al dute arroparik animaliek? Eta etxebizitzarik? Huderwasser artista famatuaren 5 azalen teoria aitzakia hartuta, animalien azalen jokoa burutuko dute ikasleek eta tailerra amaitzeko, hirugarren geruza, etxebizitza, eraikiko dute elementu naturalekin eta talde lanean.

Ikastetxean lantzeko materiala:

  • Aurretik: 5 geruzak
  • Ondoren: Ikastetxe bioklimatikoa eraikitzen

Kutxa Ekoguneko bizidunak

Kutxa Ekoguneko untxiak hitz egiten ote dute? Zenbat intsektu mota ote daude Kutxa Ekogunean? Gai izango al zinateke gorotzengatik animalia bat identifikatzen? Tailer honetan bizidunak ezagutuaz gainera, beraien maneiua eta haien hondakin kudeaketaz ikasiko dute ikasleek.

Ikastetxean lantzeko materiala:

  • Aurretik: Gure gorotzen bidea ikastetxean

Euskararen ginkana

Haur Parkean animalia ezberdinak izkutatu ditugu, topatuko al ditugu? Nola egiten du behi batek euskaraz? Eta xagu batek? Euskara aitzakiatzat hartuta, gure Haur Parkean burutzen den ginkana azkar eta dibertigarria da, ikasleek hitzak ezagutu eta beraiekin jolastuko dira.

Ikastetxean lantzeko materiala:

  • Aurretik: Hizkuntzak asmatzen
  • Ondoren: Euskararen lorea

Abeletxeko bisita

Goxo-goxo etxekotzen ari garen animaliak ditugu abeletxean. Zein behi arrazak daude gure ikuiluan? Zein soinu ateratzen dute ahate mutuek? Zergatik ez dute migraziorik egin nahi gure anatzarek? Ordu eta erdiko bisita gidatu bat abeletxe barruan, non, ikasleak bisitariak izango diren eta abereren artean mugituko diren belardi eta sagarrondoetatik barrena, beraien bizileku, jantoki eta bizimoduak ezagutzen.

Ikastetxean lantzeko materiala:

  • Aurretik: Nolakoa da animalia bakoitza?
  • Ondoren: Zer ikusi duzu abeletxean?