HITZAHARTU, Hizkuntza-ekologia gunea

Hizkuntza eta Kultura Zentroa, parkearen kulturgunea izango da, jasangarritasunaren dimentsio soziokulturalaren muina. 

Elkarloturik dauden bi jarduera nagusi izango dira gune honetan. Batetik, ikuspuntu ekologikoa hizkuntzei aplikatuko dien Hizkuntza-ekologia erakusketa eta, bestetik, haurrei zuzendutako sormen-mundurako gunea.

Hizkuntza-ekologia erakusketa Ekogunea Parkean 

Hizkuntzak kulturaren ezaugarri nagusi eta jasangarritasunaren dimentsio sozial eta kulturalaren ardatz nagusietako bat dira. Erakusketa honetan hizkuntzak jasangarritasunaren eta ekologiaren etikaren baitan txertatzen dira eta hizkuntza-ekologiaren inguruan teorizatu, aplikatu eta sozializatu egingo da, beti ere, emozioetan oinarrituaz eta esperientziak bultzatuaz.

Zer eskainiko die Hizkuntza-ekologia erakusketak bisitariei?

  • Hizkuntza-ekologiaren kontzeptua modu positiboan eta gozamenezkoan jasotzea.
  • Hizkuntzaren aniztasunaz jabetu eta gozatzea eta bereziki, Euskal Herrian, aniztasun biologikoarekin lotura egitea.
  • Mundu mailan hizkuntzen arteko funtzionamendua eta dinamikak ezagutzea , bereziki, euskararen historiari, bilakaerari, egoerari eta erronken einguruan.
  • Euskal Herriko hizkuntza-ekosistema munduan kokatzea, duen aberastasuna eta espezifikotasuna ezagutuaz. 
  • Hizkuntza-esperientziak bizitzea eta bakoitzaren aurreiritzi eta eta hizkuntza-jarreraz hausnartzea. 
  • Hizkuntza praktika ekologikoak ezagutzea.
  • Hizkuntza-ekologia zerbitzu osagarriak jasotzea, hala nola, eskoletarako ingurumen-hezkuntzako eskaintza, hizkuntza-ekologiako prestakuntza-eskaintza (helduentzako eta talde espezifikoetarako prestakuntza formala eta informala). Eta Kutxa Ekoguneko kolaboratzaileekin elkarlanean, emandako hizkuntza-ekologiako sentsibilizazio- eta aholkularitza-eskaintza.