Anoetatik Gipuzkoako Baratzetara

Anoeta estadioko pipa azalak Gipuzkoako lurrerako ongarri bihurtzeko proiektua.


 

Donostiako Anoetako estadioan jasotako pipa azalak ongarri bihurtzeko Anoetatik Gipuzkoako Baratzetara proiektua bultzatu dute, Kutxa Ekogunea eta Real Sociedad Fundazioak. Horrela, ingurumen kontzientziatik ekintzara pasatuz.

Azken urtean 100.000 tona pipa inguru kontsumitu ziren ligako futbol-zelaietan. Eta pipa horien oskolen %70a baino gehiago lurrera bota ziren. Hori arazo bat da; izan ere, garbitzetik haratago, beste hondakin batzuekin nahastuta ezin dira birziklatu. Baina, modu selektiboan biltzen baditugu, errefusa izatetik, balioa duen lehengai izatera pasatzen dira.

Zertan datza ekimena?

  • Zaletuek pipa azalak biltzeko ontzia jaso.
  • Pipa azalak bertan bildu eta horretarako egokitutako edukiontzietara bota.
  • Ondoren, konpostaje-piletan, baratzetako hondakin freskoekin nahastuko dira eta 9 eta 12 hilabete arteko prozesuaren ondoren, konposta izango dugu.

Hala, zaletuak proiektu honen eragile nagusi dira, izan ere, bere lankidetza funtsezkoa da kalitatezko bilketa egiteko, ezinbestekoa ekimenaren arrakastarako. Zaletuek futbol zelaian adierazitako ilusioa, lurrak ongarritu eta emandako fruituak ere ondoren Gipuzkoarrontzat fruitu izango da.

Ekimen honekin, Errealak bere erantzukizun soziala eta pertsonekiko ardura eta bere ingurukoekiko konpromisoa betetzen ditu, futbolak ingurumenarekiko jarrera iraunkorragoak bultzatzeko eta areagotze bide  onena izan daitekeela jakitun.

Era berean, Kutxa Ekoguneak gizartean ohitura iraunkorrak ezartzen laguntzen du eta ekonomia zirkularra sustatzen du, bai klubarekin eta bai zaleekin elkarlanean.

Anoetatik Gipuzkoako Baratzetara hondakinen kudeaketan aitzindari den ekimen bat da, gizarte osoarentzat eredu bihurtu nahi duena.

Boluntariotza
Kanpaina honen lehen fasean bere bizikoa izan da, eta izango da, boluntarioen laguntza. Hala gure eskertzea orain arte proiektuan parte hartu duten boluntarioei.

Atzegiko 30 kide inguru aritu dira boluntario lanak egiten “Gure txanda da” proiektuaren baitan.


Kanpainaren sustatzaileak

  

Kolaboratzailea

*Espacios Intermedios diseinu agentziarekin landua.


Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan.