Baratzeko estreinaldi handiak

Garaiko produktuen kontsumoa sustatzeko kanpaina honen bidez publikoarekiko inplikazioa lortu nahi dugu, gertutasun ikuspegitik eta mezuak umore klabean proposatuz.

Ekimen honen helburua bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeaz gain, gizarteak barazkiak eta frutak kontsumitzeko ohituretan eragitea da: eguneroko ohiturak urtaroen arabera egokitzen ditugun bezala, elikatzeko aukeratzen ditugun produktu freskoetan ere, hauen jatorria eta sasoia kontuan izan ditzagun.

App Garaikoa

Hilabete bakoitzean garaian zein barazki eta fruta jakin nahi duzula? Horretarako sortu dugu Garaikoa aplikazioa. Espainia guztian garaiko produktuak zeintzuk diren identifikatzea ahalbideratzen du eta lau hizkuntzetan (euskera, katalana, galiziera eta gaztelania) garatuta dago.

Edonork deskargatu dezake Android eta IOS sistemekin bateragarria eta doakoa den aplikazio hau. 

Eta edozein momentutan baita web bidez kontsultatu ere: http://app.garaikoa.net

Zergatik 'Baratzeko estreinaldi handiak'?

Badira telesailen denboraldi berria hasteko irrikitan egoten direnak, eta zergatik ez egin berdina barazki eta fruten garaien hasierekin? Ideia horretatik abiatuta izendatu dugu garaiko produktuei buruzko kanpaina hau, 'Baratzeko estreinaldi handiak'. 

Kanpainaren irudiak eskuratu edo zure ekimenetan erabili nahi badituzu jarri gurekin harremanetan ekogunea@ekogunea.eus helbidean.