EkoBira

Ekobira Kontsumo Jasangarria sustatzeko azoka ibiltaria da, herritarren egunerokotasuna kontsumo aldetik arduratsuagoa eta jasangarriagoa egiteko asmoa duena. Hori dela eta, parte hartzaileei, eskualdean ekoizten diren produktu jasangarriak eta gauzatzen diren ekimen interesgarriak erakusteaz gain, produktu eta zerbitzu berritzaileak aurkeztu nahi dizkiegu azoka honetan, hauen egunerokotasuneko kontsumo aukerak zabaltze aldera.

Horregatik, bertan erabilera bakarreko produktuak ekiditen edo hondakinen murrizketa ahalbideratzen duten produktuak, jatorria berrerabilpenean duten produktuak, garbikari eta kosmetika jasangarria, energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa lantzen dituzten enpresak, bidezko merkataritza, nekazaritza eta abeltzaintza ekologiko elikagaiak bezalako produktuak lantzen dituzten postuak izaten dira.