Albisteak

2019 Ekaina 21

Ekainak 30ean bukatuko da Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean lursailak eskatzeko epea

Maiatzaren 1etik irekita dago izena emateko epea Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean sortzen diren bajak betetzeko helburuarekin itxarote poltsarako.

Izen-ematearen epea irekita egongo da ekainaren 30 arte. Izen emateak hemen. 

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkea, Gipuzkoako beste 21 parkeekin batera, Baratze Parke Sareko kidea da. Sarearen helburu nagusia, ekologikoa eta autokontsumorako den baratzezaintza sustatzea eta hedatzea da.

Izen-emate baldintzak

  • Donostia, Lasarte-Oria edo Hernanin erroldatua egotea.
  • Eskatzaileak edo bizikidetza unitateko beste kide batek Donostian, Lasarte-Orian edo Hernaniko herrietan baratzezaintzarako egokia den lursailik ez izatea, ez jabetzan, ez gozamen eskubidez ezta errentamenduan ere.
  • Bizikidetza unitate bereko pertsona bat baino gehiagok eskatu dezake lursaila Ekoguneko Baratze Parkean. Hala ere, kide bati lursaila esleitu bezain laster, bizikidetza unitate bereko beste kideak itxarote poltsatik kanpo geratuko dira.

Lursail motak eta prezioak

  • 30 m2-ko lursaila: 19 €/hileko (16 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).
  • 60 m2-ko lursaila: 31 €/ hileko (27 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).
  • 90 m2-ko lursaila: 43 €/ hileko (38 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).
  • Lursail egokituak (jardinera altuak behar bereziak dituztenentzat): 12 €/hileko (11 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).

INFO + BARATZE PARKE SAREA