2018ko Udaleku eta Ludoteka

Zatoz gure animaliekin elkarbizitzera, basoan murgiltzera, gure larretan lasterka egitera eta mila abentura “basati” bizitzera. 

 

Aspertuta zaude asfaltoarekin? 

Zatoz gure animaliekin elkarbizitzera, basoan murgiltzera, gure larretan lasterka egitera eta mila abentura “basati” bizitzera. 

Kutxa Ekoguneko aurtengo udalekuetan, gure alde basatiarekin bat egingo dugu. Eguneroko asfalto grisetik atera eta ingurumenak ematen dizkigun kolore, usain eta soinu anitzez gozatuko dugu udan.

Astero gai bati loturiko tailer eta ekintza ezberdinekin ondo pasatzeaz gain, ingurumena ezagutu, exploratu eta libreki jolastuko dugu espazio natural paregabe batean.

Datak: ekainaren 25 – abuztuak 31 (astero txanda bat; astelehenetik ostiralera). Nahi adina txandetan eman daiteke izena.

Ordutegia: 9:30-13:30

Zerbitzu gehigarriak aukeran: goizeko zaintza 8:30-9:30; bazkaria: 13:30-15:00; Autobus zerbitzua Victoria Eugenian, 09:00etan jaso eta 14:00etan bueltatzeko aukera (hezitzaile batek haurrak autobus plublikoan lagunduko ditu Kutxa Ekoguneraino)

Hizkuntza: euskaraz

Izen-ematea: apirilaren 18tik ekainaren 15era (bi egunak barne). Izen ematea ekainaren 15ean, 12:00etan amaituko da.

Prezioak: 70 €/txandako; bazkaria 40 €/txandako;  zaintza 20 €/txandako