Aisialdi taldeentzako eskaintza

Aisialdi talde bateko partaide bazara eta zure taldearekin gure parkea ezagutu duzu?

Aisialdi talde bateko partaide bazara eta zure taldearekin Kutxa Ekogunea parkea ezagutu nahi baduzu, zuretzako hurrengo proposamena daukagu (gutxieneko taldea 20 haur):

TAILERRA

HAUR PARKEA

TAILERRA + HAUR PARKEA

TAILERREN ZERRENDA

Koloreak sortzen

Naturan konta ezinak diren kolore kopuru erraldoi bat dugu begi bistan, posible al litzateke kolore horiek lortu eta gure arte lanak sortzeko erabiltzea? Tailer honetan, gure egunerokoan ikusten ditugun naturaren koloreak lortu, prestatu eta margo ikusgarri eta naturalak bihurtzen ikasiko dute haurrek. Ba al zenekien kurkuma, azafran zein te berdearekin berebiziko tinta naturalak sortu ahal ditugula? Sormena, naturaren ezagutza eta aisia lantzeko adin guztientzako tailerra.

Bizidunen etxetxoak

Bizidun guztiek ingurunetik babestu behar dute: hotza, haizea, euria. Gizakiok gure etxeak ditugu goxo-goxo egoteko, baina beste bizidunek ba al dituzte beraien etxetxoak? Tailer honekin, ingurunetik lortzen ditugun materialak erabiliz, bizidun ezberdinentzako etxetxoak eraikiko ditugu: triku etxea, zizare terrarioa, intsektuen  hotela… eta zergatik ez, geu sartu ahal gaitezen txabola eder bat! Basoaren sakonean, materialen erabilera ezagutu eta eraikinak sortzeko aukera librea ematen duen tailerra.

Taldea bere hezitzailearekin etorri behar da (hezitzaileak ez du ordaintzen). Haur parkeko egonaldiko ordutegia aurrez adostuko da.

 

 

ZERBITZU GEHIGARRIAK

Picnic mahaietan bazkaltzeko aukera eta baita jatetxe ekologikoan.