Ludoteka

Udako goizetan Ekoguneko Haur Parkea ludoteka bilakatuko da, 3-6 urteko haurrentzat. Eman izena!

 

Udako goizetan Ekoguneko Haur Parkea ludoteka bilakatuko da, ez ohiko ludoteka, pedagogian oinarritutako jolas espazio berritzaile batean baizik, non haurrak hezitzaileon begiradapean era autonomoan jolasteko aukera izango duten eta baita talde jolas kooperatiboetan jolasteko ere. Ekintza ugari aire librean izango dira, ibilbideak, errekara jeitsi, jolasak eta gure udaleku irekietako haurrek egiten dituzten ekintza asko ere, baratzarekin lotuta batzuek eta basoarekin besteak.

NOIZ

Ekainak 26tik irailaren 1era, astelehenetik ostiralera, 09:30-13:30.

Abuztuko txandarako bakarrik geratzen dira lekuak

ADINA

3-6 urte

ZERBITZU GEHIGARRIAK (taldea osatzen bada)

  • Zaintza zerbitzua 8:30-9:30
  • Bazkari zerbitzua 13:30-15:00.
  • Autobus zerbitzua Victoria Eugenian, 9:00tan jaso eta 14:00tan bueltatzeko aukera.

PREZIOA

Gaztedi, familia ugaria edo Erletxoak

  • 1 aste: 68€
  • 2 aste: 135€
  • 3 aste: 190€
  • 4 aste: 240€

Orokorra

  • 1 aste: 75€
  • 2 aste: 150€
  • 3 aste: 210€
  • 4 aste: 270€