Noticias

2016 Mayo 02

3ª Feria Ecológica de Alegi

Aurten ere, urtero bezala, Alegiko 3. Azoka Ekologikoa ospatu genuen bertako baratze parkean. Eguraldia ez genuen lagun izan, hotza eta euria baikenuen, baina hala ere jende ugari gerturatu zen bertara, aterruneak aprobetxatuz.

Bertan zeuden postuetan... hainbat produktu ezberdin aukera zitezkeen: txakolina, bitxiak, loreak, baratzeko plantela, fruitu txikiak...

Hala ere, tentazio gehien ematen zuen postua herriko ikasleek jarri zutena zen... hamaiketako on bat egiteko hainbat janari jarri baitzituzten, beraien ikas bidairako dirua lortzeko... madalenak, sagar-tarta, tortilla pintxoak... eta nola ez, gorputza berotzeko kafea ere bai.

Beraz, bertara joateko gogoekin geratu bazineten, hurrengo urterarte itxaron beharko duzue!