
Anoetako Baratze Parkea Udalerriaren hegoaldean kokatzen da, Galbaio zonaldean, Anoetako Herri ikastolaren ondoan zehazki. Belardi izandako eremua da, beraz leku aproposa da baratze lanetan aritzeko. 40 m2-ko partzelak daude eta parkeak orotara 2.000 m2 ditu.
Lur-sailak ekialderantz orientatutako magal batean daude kokatuta, zonalde eguzkitsuan, 4 ilaratan banaturik. Biltegia parkearen sarreran dago eta uraskak partzelan zehar banatuta daude baratzekideen erabilerarako.
- Martxan noiztik
- 2015/06/18
- Arduraduna
- Anoetako Udala: 943 651 200
- Lursail kopurua
- 35 (40 m2-koa bakoitza)
- Ustiapen denbora
- 3 urte
- Ekipamenduak
-
Aldagela
Biltegia
Uraskak
Iturriak
Konpostagunea
Informazio gehiagorako