Azkoitiko Baratze Parkea herriaren kanpoaldean kokatua dago, igerileku irekien ondoan. Lehen larre izaniko lekua da, hortaz oso aproposa baratze lanetarako. Guztira 3.000 m2 dituen eremua da eta gune altuago batean egonik, Izarraitz mendilerroaren ikusmira paregabea du bertatik.
Partzelak bi multzotan banatuta daude: goikoak eremu lauan daude eta behekoak ekialdera orientatutako aldapan. Ohiko partzelez gain, bi partzela altuak ere egokitu dira behar bereziak dituzten lagunentzako.
Parkearen sarreran erabiltzaileen etxola dago. Eremutik banatuta 4 uraska daude eta hauen alboan konpost guneak ditugu. Auzo-hazitegia eta intsektuak erakartzeko hoteltxok ere jarri dira inguruan.
- Martxan noiztik
- 2015/06/23
- Arduraduna
- Azkoitiako Udaleko Ingurumen Saila
- Lursail kopurua
- 70 (40 m2-koa bakoitza)
- Ustiapen denbora
- 4 urte
- Ekipamenduak
-
Aldagela
Biltegia
Uraskak
Iturriak
Aulkiak
Konpostagunea
Lursail
egokituakHazitegia
Intsektu-hotelak
Informazio gehiagorako