Azpeitiko Baratze Parkea bi gunetan banatzen da: Otzakan, lehendik zegoen aisialdi baratze bat Sareko eredura egokitu da eta Izarraitzpen berriz, baratze eremu berri bat sortu da, baratzeen aukera zabalduz. Biak Izarraitzen magalean aurkitzen dira: bata, Otzaka auzoan, herriaren ipar-mendebaldean, eta bestea, Loiolabide hiribide nagusiaren albo batean.
Otzakan, lur eremuen hedadura murriztu egin da 80 m2-ra eta lehendik zeuden etxola indibidualak bi baratzekideentzako egokitu dira. Komuna badu Baratze Parkeak, aparkalekua ere eta erabilera amankomuneko azpiegiturak egokitu dira: esertokia, konpostasguneak, auzo-hazitegiak eta arbak uzteko guneak.
Izarraitzpeko baratze eremuak 30 m2-ko eta elkarteentzako 60 m2-ko lur-sailak ditu, baita irisgarritasun arazoak dituztenentzat 2 lursail egokituak ere. Lursailak ortogono moduan antolatuta daude mendi-magal suabe honetan. Eremuaren berezitasun nabarmenena goialdean dagoen atsedenerako behatokia da. Gainera bidegorria bertaraino iristen da, eta auzo-hazitegiak eta arbak uzteko guneak ere baditu.
KOMUNIKABIDEETAN
- Martxan noiztik
- 2014/09/24
- Arduraduna
- Azpeitiko Udaleko Ingurumen Saila: 943 157 200
- Lursail kopurua
- Otzaka: 70 (80 m2-koa bakoitza)
Izarraitzpe: 46 lursail 40 m2-koak, 4 lursail 60 m2-koak eta 2 lursail egokituak. - Ustiapen denbora
- 4 urte
- Ekipamenduak
-
Otzaka
-
Aldagela
Biltegia
Uraskak
Iturriak
Eserlekuak
Aparkalekuak
Hazitegia
Konpostagunea
Komunak
Simaur-gunea
Arbak uzteko gunea
-
Izarraitzpe
-
Aldagela
Biltegia
Uraskak
Iturriak
Eserlekuak
Aparkalekuak
Hazitegia
Konpostagunea
Bizikleta
aparkalekuaSimaur-gunea
Lursail
egokituakFrutarbolak
Euri-uren
aprobetxamenduaArbak uzteko
gunea
Informazio gehiagorako
Nola iritsi
Otzaka
Izarraitz Auzoa, 32,
20730 Azpeitia, Gipuzkoa
Izarraitzpe
ERANSKINAK
Otzaka
Izarraitzpe