Beasain

Beasain

Beasaingo Baratze Parkea udalerriaren mendebaldean dago kokatuta, Gudugarreta auzoko Ubiotz eremuan, Estanda lantegiaren atzealdean. Erreka bazterreko lurrak dira Parkekoak, lur lauak eta gozoak, ondo eguzkituak, baratzezaintzan aritzeko lur aproposak alegia. Horrexegatik, inguruan ere partikularren beste baratzeak topatu daitezke.

Beasaingo Baratze Parkeak 62 partzela ditu, 30 m2-ko azalerakoak. Udalak helburu sozialari garrantzi handia eman nahi izan dionez, 19 partzela gorde ditu Sarea fundaziorako eta beste elkarte eta programentzako. Gainerako 43 partzela berriz herritarren artean zozketatu dira.

Furgobaratza. Egutegia 2023

Martxan noiztik
2017/10/21
Arduraduna
Beasaingo Udala: 943 028 050
Lursail kopurua
62 (30 m2-koak denak)
Ustiapen denbora
3 urte
Ekipamenduak
Aldagela Aldagela Biltegia Biltegia
Uraskak Uraskak Iturriak Iturriak
 Konpostagunea  

Informazio gehiagorako

Harremanetan jarri