Berrobi

Berrobi

Berrobiko Baratze Parkea udalerriaren iparraldean kokatuta dago, goialdean, Berrobiko baserri zaharreneko terrenotan, Berrobizar izeneko baserriaren lurretan hain zuzen ere. Ikusmira zabaleko gunea,  bertan dauden partzelak hegoaldera begiratzen duen aldapatxo suabe batean banatuta daude.

Baratze Parkeak 20 partzela ditu, 50 m2-koak, baita  400 m2-ko baratze komunitario bat, baratzekideen arteko elkar-laguntza eta elkarbizitza bultzatzeko asmoarekin prestatua. Baratze komunitario hau, proiektu honetan parte hartzeko interesa duten elkarte edo talde ezberdinentzako ere erabilgarria izango da.

Oraindik egin gabe dagoen arren, bertan etxola bat izango dute baratzekideek, aldagela eta erremintentzako biltegi bezala erabili ahal izango dutena.

Baratzeak ureztatu behar direnerako uraska bat dago. Baratzetan sortutako hondarra botatzeko konpostagunea ere badago, ondoren, modu kolektibo batean konposta egin eta berriz ere, zikloa itxiz, lurrari konpost moduan bueltatzeko.

Martxan noiztik
2016/04/30
Arduraduna
Berrobiko Udala: 943 683 294
Lursail kopurua
20 (50 m2-koa bakoitza)
Ustiapen denbora
3 urte
Ekipamenduak
 Aldagela      Biltegia 
 Uraskak    Konpostagunea
Lursail
komunitarioak
  

Informazio gehiagorako

Harremanetan jarri