Errenteriako Baratze Parkea herri-gunearen hegoaldean kokatuta dago, Arramendi mendixkan, ekialdera begiratzen duen magalean, iraganean baratze moduan erabilitako terrenotan.
Parkeak bi sarbide ditu, biek etxolara bideratzen gaituztenak. Etxolaren goi eta behe aldean, partzelak banatzen dira, 30 eta 60 m2-ko azalerakoak, baita uraskak eta konpostaguneak. 2016ko udatik aurrera intsektu-hotel bat ere badago.
Etxolak aldagela, biltegia eta komunak ditu. Gainera, etxolako argi-indarra eguzki plaka baten bitartez hornitzen da. Etxola ingurua argitzen duen farolak ere sistema fotoboltaiko bat darama. Mendi goitik datozen euri urak ere jaso eta biltzen dira etxola ondoko ur-biltegi batean, lurpean, uraskak hornituz. Eta azkenez, Arramendi parkeko gailurrean jarritako aerosorgailu batek WIFI estazio baten errepikagailuak behar duen argi-indarra sortzen du.
Irribaratzea, Oarsoaldeko hainbat familiaren artean auzolanean lantzen den baratze ekologikoa
Informazio gehiago: OARSOirriak
- Martxan noiztik
- 2014/07/18
- Arduraduna
- Errenteriako Udala
- Lursail kopurua
- 77 (30 m2-ko 42 eta 50m2ko 35)
- Ustiapen denbora
- 5 urte
- Ekipamenduak
-
Aldagela
Biltegia
Iturriak
Komuna
Uraskak
Eserlekuak
Konpostagunea
Intsektuen
hotelakEnergia
berriztagarriakEuri uren
aprobetxamendua
Informazio gehiagorako