
Hernaniko Baratze Parkea herri gunearen iparraldean kokatua dago Antziola eta Sagastialde auzuneak elkartzen dituen parke baten barnean. Bi eremutan banatzen da Hernaniko Baratze Parkea: gune bat Antziola auzunearen mugan dago eta bestea Sagastialde ingurunean.
Antziolako gunean etxola eta oinarrizko azpiegiturak erdialdean daude eta haiek inguratzen 30 m2-ko 26 lursail.Sagastialdeko gunea berriz handixeagoa da, 30 m2-ko 46 lursailak baititu eta etxola sarrera nagusian kokatuta dago.
Bi guneak uraskak, konpostaguneak eta atseden-guneak badituzte, eta etxolak berriz, biltegi eta aldagela bezala erabiltzen dira.
- Martxan noiztik
- 2013/10/14
- Arduraduna
- Hernaniko Udala
- Lursail kopurua
- - Antziola: 26 (30 m2-koa bakoitza).
- - Sagastialde: 46 (30 m2-koa bakoitza).
- Ustiapen denbora
- 5 urte
- Ekipamenduak
-
Aldagela
Biltegia
Iturria
Uraskak
Atseden-
-guneakKonpostagunea
Informazio gehiagorako
ERANSKINAK
Antziola
Sagastialde