
Kutxa Ekoguneko Baratze Parkea Donostia udalerriko hego-mendebaldean kokatuta dago, Kutxa Ekogunea Parkearen barrenen, finkaren azpialdean.
Praktika jasangarriak
Kutxa Ekoguneko Parkea egokitzeko orduan praktika jasangarriak aukeratzen dira, horien bideragarritasuna eta funtzionaltasuna frogatzeko asmoz, parketik kanpoko iniziatibetan ere eredu gisa erabili daitezen.
- Baratze Parkeko lurrak, betelanetatik zetozenak, Gipuzkoako herritako hondar organikoekin egindako konpostaren laguntzaz hobetu dira, baita simaur eta ongarri berdeari esker.
- Obra berriak egiterakoan, material edo ekipamendu jasangarriak aukeratu dira: lastoa erakinen isolamendurako, teilatu berdeak eraikinetan, zoladura berrietan birziklatutako materialak erabili dira.
- Biodibertsitatea sustatzeko iniziatibak burutu dira, beste onuren artean, baratzetako osasuna mantentzen laguntzen dutenak: gune berdetako kudeaketa jasangarria egiten da, fauna erakartzen duten hesi begetalak landatzen dira, intsektu hotelak, habiak jartzen dira, e.a.
Antolaketa
Antolamenduari dagokionez, 30, 60 eta 90 m2-ko partzelak daude, baita behar bereziak dituzten pertsonentzako egokitutako lursailak.
Baina Kutxa Ekoguneko Baratze Parkeari balore gehiena eransten diona Baratza Eskola da, Baratze Parkeko sarreran kokaturiko baratzezaintza ekologikoaren interpretazio-zentroa, gai desberdinetako laguntza zuzena eskaintzen diona baratzekideari (eredu errepikagarriak, teknika desberdinak, jakintza praktikoak, e.a.).
- Martxan noiztik
- 2014/03/21
- Arduraduna
- Kutxa Ekogunea: 943 55 20 20
- Lursail kopurua
- 154 (30 m2-ko 108 lursail; 60 m2-ko 36; 90 m2-ko 5; lursail egokituak 5)
- Ustiapen denbora
- 4 urte
- Ekipamenduak
-
Aldagela
Biltegia
Simaur-gunea
Iturriak
Komunak
Uraskak
Eserleku-
-guneakKonposta-
guneaAparkalekuak
Bizikleta
aparkalekuaLursail
egokituakNegutegia
Arbak uzteko
guneaIntsektuen
hotelakEnergia
berriztagarriakEuri uren
aprobetxamenduaTxakurrentzako
atsedenlekuaAurrentzako
jolas tokia
Informazio gehiagorako