
Legorretako Baratze Parkea San Migel auzoan dago. Bertara oinez erraz irits daiteke, eta baita bizikletaz ere.
18 lursail ditu guztira, eta 50 m2 inguruko azalera du bakoitzak.
Baratze Parkean, lursail horiek izateaz gain, komunitatean erabiltzeko hainbat baliabide ere badaude baratzekideen eskura, hala nola uraska, konpost gunea, etxola eta aldagela (erremintak gordetzeko ere erabiltzen dena).
- Martxan noiztik
- 2019ko martxoa
- Arduraduna
- Legorretako Udala
Kale Nagusia, 12. T- 943 084000
legorreta.eus | udala@legorreta.eus - Lursail kopurua
- 18 lursail (50 m2 inguruko azalerakoak)
- Ustiapen denbora
- 4 urte (2022/12/31)
- Ekipamenduak
-
Aldagelak
Biltegia
Simaur-gunea
Uraskak
Konpost-
gunea
Informazio gehiagorako