Lezo

Lezo

Lezoko Baratze Parkea herriaren ekialdean dago Olazar errekaren ertzean; kokapen honek egurats berezi bat eskaintzen dio baratza parkeari. Parkeko lurrak jatorriz abeltzaintzarako erabili izan dira eta hau guztia medio eremu paregabea da urte guztian zehar baratzezaintza burutzeko.

Parkearen sarreran etxola kokatzen da eta 64 lursailak era erradialean banatuta daude, aldapa suabe batean. Etxola barrenen aldagela eta erremintentzako biltegia dago, eta aterpean berriz, atseden-gune bat sortu da. Horretaz gain baratza parkean zehar uraska eta konpostaguneak aurkitu daitezke.Baratze Parkearen albo batean anfibioak eta narrastiak sustatzeko  urmaela sortu da, inguruko biodibertsitatea aberastuz.

Furgobaratza. Egutegia 2023

Martxan noiztik
2013/02/05
Arduraduna
Lezoko Udaleko Ingurumen atala:
943 524 650
Lursail kopurua
64 (60 m2-koa bakoitza)
Ustiapen denbora
6 urte
Ekipamenduak
Aldagela  Biltegia 
Iturriak Uraskak
 Atseden-gunea Konpostagunea

 Biodibertsitatea erakartzeko gunea

Informazio gehiagorako

Harremanetan jarri