Ordizia

Ordizia

Ordiziako Baratze Parkea San Juan auzoan dago kokatuta, udalerritik ipar-ekialdera, Ordiziako hilerriaren albo batean. Bertara oinez iritsi daiteke modu errazean, baita bizikletaz ere, herrira doan bidegorria baliaturik.

Ordiziako Baratze Parkeak 35 lursail ditu guztira. Hauetatik 31 lursail 30 m2-ko azalerakoak dira, beste 2 handixeagoak dira eta, hauez gain, badira baita beste bi baratze-maila, mugikortasun mugatua duten erabiltzaileentzat. Lursailen artean, baratzekideen eskura daude baita uraska eta konpostaguneak.

Parkearen sarreran dago kokatua etxola, aldagela eta erremintentzako biltegi gisa erabiltzen dena. Aterpe ederra du etxolak, eta albo batean, barazkiak garbitzeko arraska ere badu.

Furgobaratza 2019

Martxan noiztik
2018/06/16
Arduraduna
Ordiziako Udala: 943 885 850
Lursail kopurua
35 (31 lursail 30 m2-koak,  2 lursail 35 m2-koak eta bi baratze-mahai, mugikortasun mugatua duten erabiltzaileentzat)
Ustiapen denbora
3 urte
Ekipamenduak
Aldagela Aldagela Biltegia Biltegia
Uraskak Uraskak Iturriak Iturriak
 Konpostagunea Simaur-gunea

Informazio gehiagorako

Harremanetan jarri