
Orioko Baratze Parkea baratze eremu handiago batean integratuta dago, Palotetan kokatuta. Bertara oinez erraz iritsi daiteke, baita bizikletaz ere. Ingurune hezea da, hondar askoko lurrak dira hauek eta ondorioz, baratzezaintzarako oso egokiak.
Orioko Baratze Parkeak 45 lursail ditu guztira: 60 m2 inguruko 5 lursail eta 40 m2 inguruko 39 lursail; Baratze Parkeak lursail hauek izateaz gain, partzela bat hutsa dago mugikortasun mugatu duen erabiltzaileren bat balego, baratze mahaia egokitzeko prest.
Bestalde, baratzekideen eskura komunitatean erabiltzeko hainbat baliabide ere baditu Baratze Parkeak, hala nola, uraskak, konposta-gunea eta parkearen sarreran kokatua dagoen etxola: aldagela eta erremintentzako biltegi gisa erabiltzen dena.
- Martxan noiztik
- 2021/09/01
- Arduraduna
- Orioko Udala
Herriko Plaza, 1. T- 943 830346
bulegoak@orio.eus - Lursail kopurua
-
45 lursail ( 40 m2-ko azalerakoak 39 lursail, 60 m2-ko 5 lursail, eta 1 baratze-mahai bat aurreikusita)
- Ustiapen denbora
- 4 urte (2025/09/01)
- Ekipamenduak
-
Aldagelak
Biltegia
Simaur-gunea
Uraskak
Konpost-
gunea
Informazio gehiagorako