
Usurbilgo Baratze Parkea herri gunearen iparraldean dago, Arratzaingo gaina eratu zuen tolesturak sorturiko magal batean, hegoaldera begira. Eremua Agerreazpiko baserriak lehen baratzerako erabiltzen zuen lur sailean kokatzen da, ondorioz eremuak argiztapen paregabea izateaz gain, lurraren jatorria honelako ekintza baterako egokiena dugu.
Bidegorria pasatzen da Baratze Parkeko albotik eta bizikletak uzteko instalazioa ere badu Baratze Parkeak. Errepidea ere bertaraino iristen da, aparkalekuak atarian daudelarik.
Baratze eremuaren sarreran, etxola dago, aldagelak, komuna eta erremintentzako biltegiarekin. Aterpe eder bat ere badu etxolak eta ondoan iturria ere. Konpostagunea baratzeko beheko aldean kokatuta dago. Partzelak eta uraskak berriz, goi aldeko aldapa suabean banatuta daude.
- Martxan noiztik
- 2013/05/07
- Arduraduna
- Usurbilgo Udala: 943 371 951
- Lursail kopurua
- 57 (60 m2-koa bakoitza)
- Ustiapen denbora
- 5 urte
- Ekipamenduak
-
Aldagela
Biltegia
Komuna
Iturriak
Uraskak
Konpostagunea
Aparkalekua
Bizikleta
aparkalekua
Informazio gehiagorako