
Zumarragako Baratze Parkea Urtubiko auzunearen maldan kokatuta dago. Bertara oinez erraz iritsi daiteke eta baita bizikletaz ere.
45 lursail ditu guztira eta lursail bakoitzaren azalera 35 m2 bitartekoa da. Baratze Parkeak lursail hauek izateaz gain, bi baratze-mahai ere baditu, mugikortasun mugatua duten erabiltzaileentzat.
Bestalde, baratzekideen eskura komunitatean erabiltzeko hainbat baliabide ere baditu Baratze Parkeak, hala nola, uraskak, konposta-gunea eta parkearen sarreran kokatua dagoen etxola eta aldagela eta erremintentzako biltegi gisa erabiltzen dena.
Baratze Parkea, beste Parke handiago batean integratuta egongo da. Eremu berdinean txakurrentzako parkea eta jolas parke bat izango dira. Guztira 17.250 m2 izango ditu.
- Martxan noiztik
- 2019/06/01
- Arduraduna
- Zumarragako Udala: T- 943 729022
- Lursail kopurua
- 45 lursail (35 m2-koak) eta 2 baratze-mahai
- Ustiapen denbora
- 4 urte (2022/12/31)
- Ekipamenduak
-
Aldagelak
Biltegia
Simaur-gunea
Uraskak
Konposta-
gunea
Informazio gehiagorako