Albisteak

2021 Uztaila 06

'Abereen artean' bisita egunero, uda osoan zehar

Animalien artean esperientzia eder bat bizi nahi? Etxekoekin, lagunartean, taldean, bikotearekin, zu zeu bakarrik...

Edonork gozatzeko moduko bisitak eta jarduerak prestatu ditugu. Animaliekin hartu-emanak onura ugari ekartzen dizkigula frogatua dago. Zatoz aske bizi diren animalien artera: antzar, ahate, oilo, untxi, akuri, ardi eta katuen artera!

  • Adina: Publiko orokorra
  • Datak: ekainaren 22tik irailaren 12ra arte
  • Jarduerak:
    -Abereen artean bisita. Egunero (astelehenetik igandera): 11:30-12:45.
    -Abereen artean, goazen lotara! Astearte eta ostegunero: 17:30-18:45. Talde txikitan.
  • Taldeak edo bakarkako saioak: talde edo pertsona bakoitzaren behar eta interesei egokitu daitezkeen jarduerak. Etxetik taldea osatuta ekartzen baduzu edota harrera pertsonalizatua behar badituzu, jarri harremanetan gurekin aukerak adosteko | T-943 251690