Albisteak

2015 Apirila 09

'Baratzaren udaberria' arrakastatsua Azpeitian

Pasa den apirilak 17an eta 18an Azpeitiko Udalak, Kutxa Ekogunearen laguntzarekin, “Baratzearen Udaberria” jardunaldia antolatu eta gauzatu zuen baratzezaleei aktibitate ugaritan parte hartzeko aukera emanez.

Bi izan ziren jendaurrean aurkeztutako liburu interesgarriak Azpeitian, Marc Badal-en “Hazien ugalketari buruzko eskuliburua” eta Jakoba Errekondoren “Bizi Baratzea”. Marc Badal Haziera proiektuaren arduraduna da (www.cristinaenea.org/haziera) eta Jakoba Errekondo paisailaria eta baratzezaintzan aditua. Jakobaren hitzaldira 60 bat lagun hurbildu ziren, baratzeen inguruko jakintza bere ahotik entzuteko, eta ostiraleko ekimena bertako produktuen dastatzearekin amaitu zen.

Larunbatean berriz, hiru izan ziren Azpeitiko Baratze Parkean gauzatu ziren tailerrak, “Hazien tailerra”, Marc Badal-en eskutik, “Hazitegia: ohe beroko teknika” Kimu Bat-en eskutik, eta “Tomate tailerra”, Karabeleko kideek emandakoa (www.karabeleko.org). Partaideen artean, Baratze Parkeko kideak zirenak eta ez zirenak ere, denetara 20 bat lagun elkartu ziren. Gonbidapenik ez zitzaion euriari bidali, baina, azken orduan hantxe agertu zen ere!