Albisteak

2016 Azaroa 05

'Hazi bonbak' ikastaroa eskainiko dugu Pausoak programakoekin batera

Pausoak programako kideak eta Kutxa Ekogunekoak 'Hazi bonbak' ikastaroa aurkezten, Euskadi Irratian.

Azaroaren 23an egingo dugun tailerrean, erleen populazioa berreskuratzen laguntzeko erabiltzen diren hazi bonbak egiten ikasiko dugu aniztasun funtzionala duten Pausoak programakoen eskutik.

Japonen garatutako teknika hau eraginkorra bezain sinplea da: Buztin eta konpostez osatutako bolak dira hazi bonbak, erdian hazi bat gordetzen dute eta edozein lur edo eremuetan ernaltzea ahalbidetzen dute. Izan ere, buztina lehortzen uzten denez, hazia denbora luzez manten daiteke bertan eta edonork eskura ditzakeen material merkeak erabiltzen dira bonba hauek egiteko.

Tailer honetan, ez ditugu soilik bonbak egingo. Bonba hauek lehortzen direnerako jaurtiketa plan bat garatuko dugu guztion artean eta berdetu nahi ditugun espazioak geo-erreferentziatuko ditugu. Animatu!

*Partaideek etxera eraman ahal izango dituzue tailerrean prestatutakoak hazi bonbak eta modu honetan, gure ingurunea errekuperatzen eta berdetzen parte hartuko duzue.

 

Entzun Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako elkarrizketa