Albisteak

2016 Azaroa 12

'Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategiak' aditu ikastaroko partaideak Ekogunean

 

Garabidek eta HUHEZIk antolatzen duten “Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategiak” aditu ikastaroan hiru hilabetez parte hartu duten 9 hizkuntza komunitateetako (Nasa, Maputxe, Kitxua, Aimara, Guarani, Bariba, Nahuatl, Maia Yukateko eta Maia Kaqchikel) 18 ordezkariak Kutxa Ekogunera etorri zaizkigu eta hizkuntzen biziberritzeko esperientziak ezagutu eta partekatu ditugu.

Proiektua estrategikoa iruditzen zaigulako, babestu dugu. Kutxa Ekoguneko bisita honetan, herri indigenak naturarekiko duten begirada eta harremanetik zer ikasia dugula berresteko baliagarria izan zaigu. Naturarekiko begirada eta kudeaketa ekologikoa, hizkuntzetara ekartzeko inspiragarria.


 
“Pachamama les protege” izan dira bisitaren amaieran, Andeetako aditu eta aritua den taldekide batek esan dizkigun agur hitzak. Hunkitu gara.