Albisteak

2018 Iraila 27

'Kamishibairen hegaldia' ornitologia tailerraren aurkezpena

SEO/BirdLifek eta Kutxa Ekoguneak ORNITOLOGIA HASTAPENA TAILERRA aurkeztuko dute Donostiako Kutxa Ekogunea parkean. Tailerraren izena KAMISHIBAIAren HEGALDIA da. Egitasmo berritzaile honetan, jatorri japoniarra duen kontaketa grafiko hau erabiltzen da.

Egitasmo honetan Iñaki Martiarena “Mattin” ilustratzaile donostiarrak parte hartu du, bera izan baita ipuina marraztu duena. Hain zuzen ere BADUZU IKUSTERIK? ipuina.

Iñaki Martiarena “Mattin” ilustratzaileak, SEO/BirdLifeko adituarekin batera, sortu dute Baduzu ikusterik? ipuina, eta goxo goxo entzun ondoren denok sormen-lana egingo dute.

Estreinaldia irailaren 30ean, igandea, izango da, 12.00etan KUTXA EKOGUNEA parkean bertan.

Tailerra familiei zuzenduta dago (3 urtetik aurrerako haurrentzat) eta euskaraz izango da.