Albisteak

2017 Otsaila 23

'Lastoarekin eraiki' ikastaro jarraian izena emateko epea irekita

Lastozko fardoekin eginiko lehen etxeak Kolonoek eraiki zituzten Estatu Batuetan lastoa gertuko lehengaia izateagatik. Hala lasto fardoak landa eremutik eraikuntza sistemara pasa ziren eraikuntza eredu jasangarri bat sortuaz.

Ikastaro honetan gaur egun ere eraikuntza sistema hau ekologikoenen artean kokatzen dela ikusiko dugu. Lastoaren erabileran jasandako bilakaera, materialak eta teknikak ikasteaz gain, praktika sinple bat burutuko dugu eraikuntzarako oinarrizko kontzeptuak gure testuinguruan ere praktikan jarriaz.

Datak eta ordutegia

Martxoak 11: 09:30-14:00 / 15:00-18:30

Martxoak 17: 15:00-20:00

Martxoak 18: 09:30-14:00 / 15:00-18:30

Hizkuntza

Gaztelera

Prezioa

220 euro

Ikastaroaren eskema (13 ordu teoriko eta 8 praktiko):

1. Lasto fardoekin eraikuntza. Historia eta aurrekariak

2. Lastoarekin eraikuntza munduan zehar.

3. Zergatik eraiki lastoz? Aurreiritziak deseginez

4. Isolamendu termikoa, inertzia termikoa eta lurrunen trasmisioa kontzeptuak.

5. Lastoaren eraikuntzarako diseinurako oinarrizko printzipioak.

6. Eraikuntza, autoeraikuntza eta legea

7. Eraikuntza sistema eta herramintara sarrera (Praktika).

8. Eraikuntza praktika. Materiala ezagutu, manipulatu, teknikak frogatuz bi pareta eraikiaz.