"Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera" (LUHI4) jardunaldiak lurgune euskaldunen edo arnasguneen garapenaren dimentsio desberdinak izango ditu aztergai. Jardunaldi hauetan arnasguneen garapena jasangarria eta euskararen garapena bat direla erakusten saiatuko dira diziplinarteko begirada batetik.
Kutxa Ekogunetik Itsaso Olaizolak parte hartuko du, eta ekologiaren begirada ekarriko dugu jardunaldietara, “Hizkuntza-korridoreak” saioan.